Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Giriziako eta Lartaungo zikloturistek hasi dute denboraldi berria

Txirrindularitza

Urrira arte, igandero egingo dituzte irteerak herriko bi zikloturista taldeek Euskal Herrian barrena

goiatz labandibar

Hasi da denboraldia herriko zikloturistentzat. Giriziakoak zein Lartaungoak pedalei ematen hasi dira dagoeneko.

Martxoaren lehenengo igandean hasi zen denboraldia. Urrira arte, igandero egingo dituzte irteerak, bat bera huts egin gabe. Lartaungoek, jai egunetan ere antolatu dituzte irteerak.

«Sekula baino gehiago»

Giriziakoen lehenengo irteeran herritik Lesakara joan ziren eta Agiña eta Aritxulegitik barrena eman zuten itzulia.

Hala ere, denboraldiari hasiera emateko, Petritegi sagardotegian bazkalduz biribildu zuten. Bigarren irteera Zarautzera egin zuten, joan den igandean.

Aurten, sekula baino gehiago direla dio Joxan Mitxelenak: «Lehenengo irteeran 15 bat txirrindulari bildu ginen. Gazteak hasi dira irteeretan parte hartzen, sukarrak emanda, eta hori seinale ona da, taldea indarberritzen du eta».

Giriziak, arropa berria

Aurten, gainera, arropa berriak estreinatu dituzte Giriziako zikloturistek. «Hiruzpalau urtetik behin berritzen dugu gure arropa», azaldu du Mitxelenak. «Oiartzungo koloreak errespetatzen eta mantentzen ditugu, baina beti ere pixka bat modernizatuz».

Orain arte mauka motzeko kamisetarekin ibili dira Giriziako zikloturistak, eta oraingoan, luzea izango dute.

80 bat lizentzia tramitatuko ditu Lartaunek aurten

Lartaungo zikloturistek ere indartsu hasi dute denboraldia. Lehen irteerak, Azkainera eta Oriora egin dituzte.

Oraindik lizentziak tramitatzen ari dira, «80 bat zikloturista izango gara», kontatu du BibianoArbelaitzek.

Irteera bereziak

Lartaunek ere irteera bereziak antolatzen ditu denboraldian. Iaz, Lerinera joan ziren txirrindaz eta bertako upeldegi batean bazkaldu zuten. «Euskal Herriko Itzulia antolatzen aritu ginen iaz, eta aurreko urtean Leringo zikloturistak aritu ziren. Badugu harremana eurekin eta hara egin genuen irteera».

Iaz galdu zuten ekimen bat ere berreskuratuko dute aurten: asteburupasa egingo dute uztailean, Urbasa edo Otxagabia aldera.

«Larunbatean txirrindaz joan, arratsaldea lagunartean pasatu eta igandean itzuliko gara. Urtetako ohitura izan da bidaia hau egitea eta giro polita izaten da», kontatu du Arbelaitzek. Pozik daudela berriz ekimena egingo dutelako.

 

irteerak



Girizia zikloturista taldea

Hilak 16. Ahetze.

Hilak 23. Gaztelu.Hilak 30. Aia.

Apirilak 6. Ainhoa.

Apirilak 13. Leitza-Basakabi.

Apirilak 20. Zumaia-Oikina.

Apirilak 27. Alegia-Orendain

Lartaun zikloturista taldea

Hilak 16. Ibarron (Senpere).

Hilak 19. Goizueta.Hilak 20. Sara.

Hilak 21. Zarautz.

Hilak 23. Tolosa.

Hilak 24. Ibardin.

Hilak 30. Meagas.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa