Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Txingurri errekastoko ur zikinak ez dira badiara isuriko

Biziberritzea

Atzo eman zituzten bukatutzat lanak; Donibaneko kasko historikoko saneamendu lanak 2009an hasiko dira

urko etxebeste

Añarbeko Uren Mankomunitateak atzo jakinarazi zuenez, Txingurri errekastoko ur zikinak ez dira aurrerantzean Pasaiako badiara isuriko. La Herrera aldean joaten ziren Donostiatik datorren errekastoaren isurketak badiara, eta azken urteetan egin dituzten lanen ondorioz, atzo esandakoen arabera, errekasto hori birgaitu dute, eta orain arte badiara joaten ziren ur zikinak, aurrerantzean Donostiako Loiola auzoko araztegira joango dira.

Ur horiek Loiola aldera joan daitezen La Herrera aldean zegoen ponpalekua berritu zuen iaz Añarbeko Urak Mankomunitateak. Horrez gain, aurten, ponpaketa estazio horren kanpoaldeko itxura aldatu dute. Gainera, Donostiako hainbat tokitatik La Herreraraino joaten ziren ur beltzak desbideratu dituzte. Aurretik, San Pedron, Lezon, eta Errenteria-Oreretan kolektoreak egin ziren, baita San Markoko zabortegitik Molinao errekastora zihoazen urak garbitzeko araztegia ere. 1996an hasi zituzten lan hauek guztiak, eta Donibaneko saneamendua bukatzen dutenean bukatutzat emango dituzte, 2010ean hain zuzen.

44 milioitik gora

Añarbeko Urak Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, 44.521.258 euroko aurrekontua izan dute Pasaiako badiara ur zikinak ez isurtzeko egin diren lan horiek guztiek. Atzo bukatutzat eman zuten Txingurri errekastoaren uren birkokatzea izan da lan horietako azkena.

1996an hasi zituen Añarbeko Uren Mankomunitateak badiara ur zikinik ez isurtzeko beharrezkoak ziren lanak. Mankomunitatekoek egin dituzten ikerketen arabera, ordudanik egindako lan guztiei esker 71.000.000 kilo solido ikusezin ez dira isuri Pasaiako badiara.

Hondakin urei dagokionean, Añarbeko Uren Mankomunitateak esan du 181.000.000 metro kubiko isurtzea saihestu dutela lan horiekin guztiekin; hau da, Añar beko urtegia adinako bost ez dira isuri Pasaiako badiara, ur zikin moduan. «Onura itzela ekarri diote lan hauek guztiek Pasaiako badiako uraren egoera ekologiokoari», esan dute Añarbeko Uren Mankomunitatetik.

Donibane eta Marealta

Badiara ur zikin gehiago ez isurtzeko, bi lan dituzte esku artean. Batetik, Antxon, portura begira Marealtaren ezkerraldetik doan saneamenduko ubidea konpontzen ari dira. Ubide hori zaharkitua zegoen, eta ur zikinak gaizki iragazteaz gain, euri asko egiten zuenean uholdeak izaten ziren, itsasgora zegoenean batik bat. Hormigoi armatuarekin babesten ari dira lurrazpiko ubidea, Marealtako urak ubidera ez joateko. Uztailean bukatuko dituzte lanak.

Bestalde, 2009-2010 epean Donibaneko kasko historikoko ur zikinak berbideratzeko lanak egingo ditu Añarbeko Mankomunitateak, Uraren Euskal Agentziarekin batera. 4.000.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta egitasmoa ekaina baino lehen idatziko dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa