Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Juan Miguel gutierrez ð- Zinema-zuzendaria

«Heriotzari buruz gogoeta egiteko gonbitea egin diot jendeari»

Zinema

Heriotzari buruzko 'Angor' dokumentala egin berri du Juan Miguel Gutierrez herriko zinema-zuzendariak; bere filmografiako zazpigarren lana da

jon gonzalo

Esperientzia handiko zinema-zuzendaria da Juan Miguel Gutierrez (Errenteria-Orereta, 1945). Zazpi film zuzendu ditu orain arte (Tabula Rasa, Ixiltasun kalea, Bozes lexanas, Los emigrantes, Paisajes de nieve eta Cuentos de mayo), eta bere azkeneko lana orain gutxi estreinatu du. Angor dokumentalean heriotzari buruz duen «ikuspegia» azaldu du.

'Angor' dokumentalaren abiapuntua esperientzia pertsonalak izan dira, ezta?

Bai, halaxe da. Orain dela urte batzuk heriotzarekin lotutako bi gertaera oso gertutik bizi izan nituen. Oso denbora tarte gutxian nire lagun min bat hil zen, eta niri bularraldean angina bat aurkitu zidaten. Bi gertaera horien ondoren, heriotzaren, bakardadearen eta minaren inguruan gogoeta egiten hasi nintzen. Azkenean, gaiari buruzko dokumentala egitea erabaki nuen.

Nolanahi ere, heriotza ikusteko eta ulertzeko modu asko daude. Zuk nola landu duzu 'Angor' dokumentalean?

Hain zuzen ere, heriotzari buruzko hainbat ikuspegi azaltzen saiatu naiz. Txina, Kolonbia, Tunez, Turkia, Maroko eta Europako beste hainbat herrialdeetako hilerrien irudiak grabatu ditut, baita hilerri horietan egiten diren ospakizun eta errito erlijiosoak ere. Erlijio kristauak, musulmanak eta judutarrak heriotzari aurre egiteko duten ikuspegia azaltzea izan da nire helburua.

Eta zer-nolako ondorioetara iritsi zara?

Erlijio monoteistek heriotza ulertzeko antzeko moduak dituztela. Azken batean, mundu honetako pertsona guztiok sekulako beldurra diogu heriotzari, eta beldur hori erlijioen bitartez arintzen saiatzen gara. Hortik abiatuta, heriotzari buruz gogoeta egiteko gonbitea egiten dut dokumentalean.

Hilerrietan jendeak uzten dituen opariei eta objektuei garrantzia handia eman diozu dokumentalean. Zergatik?

Hildakoen familiaren eta lagunen maitasuna adierazteaz gain, heriotzari aurre egiteko dugun modua islatzen dutelako. Denetarik ikusi izan dut. Ohiko loreetatik objektu arraroenetera: bufandak, hegazkinak... Behin batean, Sin Chanen panpin bat aurkitu nuen haur baten hilobian. Hunkigarria iruditu zitzaidan.

Estreinatu berri duzun lan honen beste berezitasun bat narrazioa da. Bertsolaritzarekin lotutako teknika bat erabili duzu. Nondik nora bururatu zitzaizun ideia hori?

Amerikako Estatu Batuetan egindako zinema ikustera ohituta gaude, eta bertatik hartzen ditugun istoriak kontatzeko erritmoak eta teknikak. Herrialde bakoitzak, ordea, istorioak kontatzeko erritmo propioa du, eta euskaldunona bertsolaritzarekin lotuta dagoela uste dut. Horregatik, Angor dokumentaleko narrazioa hamarreko txikian egitea erabaki dut. Ez da erraza izan, baina gustura gelditu naiz.

Otsailean estreinatu zen dokumentala Donostiako Kresala aretoan. Zer-nolako harrera izan zuen?

Aretoa jendez lepo bete zen, eta dokumentalak harrera ona izan zuela uste dut. Hori bai, bi motatako ikusleak daudela konturatu naiz. Batzuk, filmaren sakontasunarekin hunkituta gelditzen dira. Beste batzuk, ordea, ez dute gaia gustuko. Gogorregia iruditzen zaie. Dena den, dokumentala egin aurretik jakin banekien aukeratutako gaia ez zela denen gustukoa izango.

Aurrerantzean, non ikus ahal izango da 'Angor' dokumentala?

Apirilaren 16an Donostiako FNAC aretoan emango dute. Irundik ere deitu didate, nahiz eta oraindik ez dugun datarik zehaztu. Halaber, Errenterian, nire jaioterrian, ikus ahal izatea ere asko gustatuko litzaidake. Ea bertatik deitzen didaten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa