Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Lehen aldiz Gizarte Segurantzaren Institutuak amiantoa erabiltzen zen Manuel Acha y Cia enpresako Saizar langileari kalte-ordainak ordainduko dizkio eta gaixotasun profesional gisa onartu du

Amiantoa, etsai ezezagun hori

lorea muguruza

Isilean amiantoak birikak bete zizkien Manuel Acha y Cia, gerora Aserraderos bihurtu zen enpresan lanean aritutako langileei. Haietako bati, Carmen Saizarri, Gizarte Segurantzako Institutuak pentsioa igo dio orain 45 urte utzitako lanak eragin dion mesotelioma batengatik.

«2002. urtean debekatu zen amiantoa inolako segurtasun neurririk hartu gabe erabiltzea. Hala ere, orain dela bi urte nire etxeko sukaldean jarri zidaten inolako neurririk hartu gabe», azaldu du Jesus Uzkudunek, CCOO sindikatuko kideak. Amiantoarekin lanean aritutako langileei sortutako gaitza, mesotelioma, gaixotasun profesional gisa onar dadin lanean ari da Uzkudun. «Amiantoarekin kutsatutako pertsonen lehen kasua orain hamar urte agertu zen. Epaiketetara jo genuen eta galdu ere egin genuen. Epaileak zioen guk demostratu behar genuen langile hark mesotelioma zuela amiantoarekin lan egiteagatik. Bere lana aztertzen hasi ginen eta autoen balaztak aldatzeko amiantoa erabiltzen zela ohartu ginen».

«Hau lan istripua ere bada»

Uzkudunen arabera, amiantoarekin lanean ari ziren langileek ez zekiten material kutsakorra zenik, eta inolako babesik gabe egiten zuten lan. «Lan istripu asko dago gaur egun eta horrelako produktu batekin kutsatzea lan istripua ere bada. Desberdintasuna da, momentuan ez dela inor hiltzen, hogei urtera agertzen hasten baitzaizkie amiantoa arnastu izanagatik gaixotasunak», zehaztu du Uzkudunek.

Frantzian, Britania Handian eta Europako hainbat herrialdetan amiantoarengatik kutsatutako langileei gaixotasun profesionala diagnostikatzen diote: «OTI Europako Erakundeak dio 21.000 langile hiltzen direla urtean amiantoa arnastearen ondorioz, eta hemen nola liteke inor ez hiltzea horregatik?», esan du Uzkudunek.

Egoera honi buelta emateko Osakidetzak sistema berri bat martxan jarri beharko lukeela dio Uzkudunek: «Mutuako diruarekin kalte-ordain bat eskatu nahi diogu Jaurlaritzari, gaixotasun profesional gisa onar dezan».

Hein berean, neurri zorrotzagoak eskatu ditu, ikuskatzaileak enpresetara bidaltzeko, eta sendagileek sendiari amiantoagatik gaixotatu direla esateko. Uzkudunen arabera, «bularreko minbiziarekin egiten diren azterketak egin beharko lirateke amiantoarekin lanean aritu direnen artean».

Amiantoa arnastuta minbizia sortu zaien langileek 40 urtetik gora dituztela «gutxi gorabehera» adierazi du Uzkudunek, eta «ez dute zertan urte luzetan amiantoa arnastu behar minbizia sortzeko, hilabete gutxi batzuk nahikoak dira gaixotzeko», azpimarratu du CCOOko kideak.

Horrez gain, Uzkudunek ohartarazi du, gaur egun neurri zorrotzak bete behar diren arren, amiantoarekin aritzeko, «ez» direla «beharrezko neurriak hartzen».

Lehen kalte-ordaina

1982. urtean itxi zituen ateak Aserraderos enpresak, lehenago Manuel Acha Y Cia zenak. Bertan urte luzetan egin zuten lan herritar askok. Zurezko oholak tratatzen zituzten lantegian. Kasu horietako bat da Carmen Saizarrena eta haren istorioa bere anaia Inaxiok kontatu du: «Iazko abuztuan Carmen gaixo zegoela esan ziguten, sendagileak urgentziaz ingresatzeko eskatu eta gero. Lehen aldiz entzun genuen amiantoagatik sortutako gaixotasuna zela, ez genekien amiantoarekin lan egin zuenik ere». Enpresa hartan mantenimendu lanetan aritu zen langile batek esan zion Saizarri amiantoa erabiltzen zela «puntu beroak isolatzeko» eta hura izan zitekeela Carmeni minbizia agertu izanaren arrazoia.

Haren testigantza hartuta, eta sendagileak amiantoagatik zela zehaztuta, Gizarte Segurantzako Institutuari Saizarren egoera azaldu eta kalte-ordainak eskatu zituzten, eta eskaria onartu diote.

«Laguntzen jarraituko dugu»

«Gurean bezala, familia askotan gerta liteke amiantoa arnasteagatik inork minbizia izatea, eta laguntzen jarraituko dugu, guri lagundu diguten bezala».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa