
Mingain urdinaren gaitzeko sei eltxo topatu dituzte
Abeltzaintza
Neikerrek herriko hiru baserritan eta Abaltzisketako beste batean bildutako laginetan azaldu dira eltxoak
goiatz labandibar
Mingain urdinaren gaitzaren sei eltxo aurkitu dituzte Neikerreko teknikariek Oiartzungo baserrietan.
Iazko azaroaren 27tik abenduaren 4a artean hartutako laginetan atzeman dituztela eltxoak eman du jakitera Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak.
Mingain urdinaren gaitza agertu zenetik, 700.000 euro bideratu dituzte ikerketa hauek egitera.
43.000 eltxo bildu dituzte
Oiartzungo eta Abaltzisketako lau baserritan jarri zituzten eltxoak harrapatzeko tresnak, «mingain urdinaren gaitzak heriotza gehien sortu zituen baserrietan», azaldu dute Neikerretik.
Laginetan 43.000 eltxo jaso dituzte, eta hauetatik ehunka batzuk banaka- banaka aztertu dituzte laborategian, eta hortxe agertu dira mingain urdinaren gaitzeko sei eltxoak.
Hurrengo pausoak
Eman nahi duten hurrengo pausoa ea neguan gaitza kutsatzen duten eltxo emeek biziraun duten jakitea da, «hala bada, berriz gaitza agertuko baita».
Euren ustez, gaitza Gipuzkoara kontrolik gabeko abereen garraiotik etorri da. «Dugun tresna onena txertoa da», esan dute.
EHNE: «Autonomia behar da»
EHNE sindikatuak, baina, «irakurketa zabalagoa» egiten du. Eneritz Otamendi sindikatuko batzordekideak azaldu duenez. «Gaitza abere mugimenduaren ondorioz iritsi da guganaino».
Gaitza lehen aldiz detektatu zenetik, «eredu autonomoagoa aldarrikatu» du EHNEk. Bai abereen elikadura eta mugimenduan aldarrikatzen dute autonomia gehiagoren beharra.
Txertaketa ere ez zaie iruditzen bide bakarra. «Gaitzak mota ezberdinak ditu, eta denek ez dute txertorik. Gaitzaren beste mota bat sartuz gero, ez du baliorik txertoak, eta arazoa larriago bihurtuko litzateke», zehaztu du Otamendik.
Agintariek «dirutza» erabili dutela eltxoak topatzeko uste du EHNEk, «baina eredu aldaketa bat da behar dena».
Oraingoz, EHNEko arduradunak «urte batzutan mingain urdinaren gaitzarekin bizi beharko dugula» uste dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.