Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Pasaiari buruzko Hirigintza Mintegia antolatu du UEUk

Biziberritzea

Apirilean egingo da, Pasaiako hirigintza eta azpiegitura egitasmoak modu kritikoan lantzeko

urko etxebeste

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Arkitektura Sailak Pasaia Hirigintza Mintegia antolatu du apirilerako. Zehatz mehatz, apirileko ostiral, larunbat eta igandetan hitzaldiak, lan-tailerrak eta ibilbideak prestatu dituzte helburu nagusi jakin batekin: Pasaialdean proiektuan dauden hirigintza eta azpiegitura egitasmoen ikuspegi kritikoa lantzea, eta bide berriak proposatzea. Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dira Mintegiaren baitako hitzaldiak eta lan-tailerrak.

UEUtik jakinarazi dutenez, arkitektura, hirigintza zein landagunengintza alorretan interesa duen jendearentzako dago bideratua Pasaia Hirigintza Mintegia. Hartara, ordenagailu bitartez marrazkiak egiteko gaitasuna duen jendea izatea gomendatu dute ekimenaren sustatzaileek. «Proposamenak egiteko iniziatibadun jendea izatea ere interesgarria litzateke», esan dute UEUko kideek.

Mintegiaren prezioa 240 eurokoa da (bazkideentzako 200 euro), eta izena martxoaren 31 baino lehenago eman beharko da. Matrikula www.ueu.org webgunearen bitartez egin behar da. Informazio gehiago nahi duenak, 629 482 474 telefonora dei dezake. Gehienez, 30 parte-hartzaile onartuko dira, matrikulazio dataren arabera.

Bi zatitan

Udako Euskal Unibertsitateko kideek bi zati nagusitan banatu dute Pasaia Hirigintza Mintegia. Lehenean, eskualdearen eta Pasaiaren egungo egoeraren azterketa egingo da. Horretarako, azken urteotako antolamendu proiektuen bilakaera aztertuko dute Mintegian izena emango dutenek. Parte hartzaileen artean azpitaldeak osatuko dira horretarako, «azaldu nahi diren proposamenak ugariak izan nahi dutelako» esan dute UEUtik. Hirigintza, landagunegintza eta azpiegituren erradiografia zehatza egingo da.

Bigarren zatian, berriz, azterketa zehatzak eginda, proposamenak eta egitasmoak lantzeko txanda iritsiko da. Azterketetan nabaritutako gabeziak eta aukerak esku artean izanda egingo dute hori.

Balio akademikoa

Udako Euskal Uniubertsitatetik jakinarazi dutenez, Mintegia bukatzerakoan ziurtagiria banatuko zaie parte-hartzaileei. Bertan jasoko den balio akademikoa 50 ordukoa izango da. Parte hartuko dutenak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak badira, kreditu askeak lortzeko aukera dute.

 

egitaraua



Azken urteotako antolamendu proiektuen bilakaera

Apirilak 4. 17:00etan, Emil Jurcan arkitekto kroaziarrak hitzaldia eskainiko du.

Apirilak 5. Lan tailerra: inguruaren azterketa. Pasaiako portuaren inguruan orain arte eginiko proiektuen bilketa.Apirilak 6. Irteera. Oinezko ibilbidea Jaizkibeletik zehar.

Apirilak 11. 17:00etan, Kimetz Etxeberriak hitzaldia eskainiko du.

Apirilak 12. Lan tailerra: inguruaren azterketa. Ekarpen berriak.

Apirilak 13. Irteera. Berrotaran anaien botean ibilbidea badiatik zehar. Hizlarien jatorria dela eta, hitzaldia ingelesez egingo dela iragarri dute antolatzaileek.

Antolamenduaren ikuspegi berriak

Apirilak 18. 17:00etan, Jose Ramon Izkeaga arkitektoak hitzaldia eskainiko du.

Apirilak 19. Lan tailerra: Funtzionamendu proposamen berrien azterketa.

Apirilak 25. 17:00etan, Xabier Unzurrunzaga arkitektoak hitzaldia eskainiko du.

Apirilak 26. Lan tailerra: funtzionamendu proposamen berrien azterketa II.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa