Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Maiatzerako prest izango dira La Herrerako pabilioiak eraisteko proiektuak

Trintxerpe

Jaizkibiak Ingenieria y Demoliciones enpresari esleitu dizkio proiektuak idazteko lanak, 59.900 euroren truke

o. mitxelena

La Herrerako pabilioiak botatzen hasteko beharrezkoak diren proiektuak maiatzerako prest izango direla jakinarazi dute Jaizkibiatik. Zehaztu dutenez, hiru hilabete ditu enpresa arduradunak proiektuak idazteko.

Badiaren birgaitzearen ardura duen erakunde arteko elkartetik esan dutenez, proiektuak idazteko ardura Ingenieria eta Demoliciones enpresari eman diote, 59. 900 euroren truke. Esan dutenez, leihaketara hamaika enpresa aurkeztu dira. Eraiste lanetan espezializatutako enpresa da lanak egingo dituena.

Eraikinetatik erabat libratu

La Herrerako iparraldeko eta mendebaldeko eremuak dira oraingoz libratuko dituztenak. Eraikin guztiak kendu nahi dituztela zehaztu dute, lur gainekoak zein azpikoak. Horrez gain, orain idatziko dituzten eraiste proiektuetan, «hartuneen baliogabetzea, lurraren egokitzea eta beharrezko jotzen dituzten bestelako itxitura elementu guztiak» aurreikusiko dituztela jakinarazi dute.

Plan Berezia eta Nabalaldea

La Herreraren eremuaren birgaitzea abiatu ahal izateko, ordea, Portuko Plan Berezia onartu beharko dute lehenik, eta oraingoz erakundeen arteko ezadostasunak agerikoak dira. Jaizkibiatik diotenez, baina, «La Herrerako lurrak egokitzeko lanak eta Portuko Plan Bereziaren onarpenarako guztiak denbora berean ari dira egiten, baita oraindik La Herreran diharduten enpresen lekualdaketaren ingurukoak ere». Enpresen lekualdaketa ekainerako aurreikusi dute.

Hondakinak kudeatzeko plana

Pabilioiak eraisteko proiektuarekin batera, lanek sortuko dituzten hondakinak egoki kudeatzeko plan bat landuko dutela iragarri dute Jaizkibiatik. Modu honetan, lanak «ingurunearekiko begirunean» eta «indarrean dagoen legedia errespetatuz» egingo direla bermatu nahi dute erakundeetako arduradunek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa