
Girizia, hirugarren Euskal Herriko Txapelketan
Sokatira
8x8ko finala Lesakan jokatu zuten larunbatean; Badaiotz eta Beti Gazte taldeka gelditu dira lehen bi postuetan
goiatz labandibar
Hirugarren postua lortu dute Girizia sokatira taldeko neskek Euskal Herriko 8x8ko Txapelketako finalean. Larunbat arratsaldean izan zen finala Lesakan.
Giriziaren aurretik sailkatu ziren Gasteizko Badaiotz taldea -txapelduna- eta Lesakako Beti Gazte.
Giriziak ez du bete txapelketaren aurretik jarritako helburua, izan ere, bigarren postuan sailkatzea zen asmoa.
Beti Gazterekin lehian
480 kilotako lehia zen, baina Girizia ez zen iritsi pisu horretara, bederatzi kilo gutxiago baitzituzten, «asko».
Ez zuten tiraldirik irabazi, baina «ez gintuzten hain erraz eraman», azaldu dute.
«Badaiozko neskak gu baino askoz indartsuagoak dira, baina Beti Gazteren eta gure artean ez dago alderik, antzekoak gara mailan», azaldu dute Giriziako kirolariek.
Ikusleen animoak
Zortzikotea Oneski Garbizuk, Eneritz Arbelaitzek, Miren Alkortak, Nerea Aizpuruk, Maider Etxebestek, Eihartze Aramendiak, Aintzane Irastorzak eta Karmele Irastorzak osatu zuten.
Oiartzungo taldeak ikusleek animoak jaso zituen, etxetik kanpora jokatu arren.
Nafarroako Txapelketa
Giriziaren hurrengo asmoa Nafarroako Txapelketan parte hartzea da, federazioak uzten badie, gipuzkoarrak izan arren.
Txapelketa hau laukoteka jokatuko da, apirilaren erdialdetik aurrera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.