Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Berdintasunerako politika martxan jartzen ari da Udala urtea hasi zenetik

Gizartea

Herriko egoeraren diagnostikoa gauzatzeko, Berdintasun teknikaria hasi da lanean Udalean

goiatz labandibar

Berdintasun politikaren aldeko hautua egin du Oiartzungo Udalak, eta horretarako, pausoak ematen ere hasi da. Urtarriletik, Berdintasunerako teknikariak lan egiten du Udalean, eta orain, herriko diagnostikoa osatzeko aurrepausoak ematen ari dira.

Berdintasunerako zinegotzia da Arantza Arrese. «Konpromisoa eta borondate politikoa dugu gai honen inguruan herrian sortzen diren beharrak aurrera eramateko».

Behin diagnostikoa osatuta, «plangintza egoki bat egin eta martxan jartzea, arloz arlokoa» dela Udalaren helburua ere azaldu du Arresek.

Beste herrietako eredua

Oiartzunek Berdintasun planak dagoeneko martxan dauden herrietatik hartu du eredua: Arrasate, Hernani... Herri haietako arduradunekin harreman zuzena izan dute. Arrasatekoak, herrira bertara etorri ziren.

«Arrasaten, adibidez, 12 urte daramatzate eta aldea nabarmena da, izugarrizko antolamendua dute», esan du Arresek.

Clara Wolfram teknikaria da herriko arlo guztietan berdintasun diagnostikoa osatzen. «Berdintasun politika ezartzea Udal batean generoa zer den eta genero perspektiba ezartzea jarduera guztietan», dio teknikariak.

Oiartzunen, lehen aldiz egingo da gisa honetako lana.

Diagnostikoaren aurretik, «sentsibilizazioa»

Herriko bi ikastetxeak dira lan lerroetako bat. Elizalde Institutuko ikasleekin joan den astean generoa aztertzen eta berdintasun ginkana egiten aritu ziren. Apiriletik aurrera, bi ikastetxeekin lanean segituko dute.

«Diagnostikoa osatu aurretik, interesgarria da sentsibilizazio eta formakuntza ekintzak antolatzea» azaldu du Wolframek. «Diagnostikoak herrian generoaren inguruan dagoen errealitatea islatu behar du, berdintasun erako hutsuneak detektatu behar dira». Hori guztia egiteko, gizarte eragileen laguntza «ezinbestekoa» dela aitortu du Wolframek.

Aurrera begira ere, ikastaroak eta abar antolatzea da asmoa, herriko kulturgintzan edo kirol arloan dabiltzan eragileekin.

Udalean bertan, plana martxan jarriko dute. Apirilean, dagoeneko udal teknikariekin ikastaroak egingo dituzte.

Herritarrekin harremana

Berdintasunaren inguruan herriko egoera «uste baino gogorragoa» dela diote teknikariak eta zinegotziak. «Kezka genuen Udal gobernu gisa, berdintasunaren inguruan zein behar zeuden jakin behar genuela uste genuen», azaldu du Arresek.

Horregatik, berdintasunaren inguruan arazoak, proposamenak edota kezkak dituen edozein herritarri eurengana jotzeko dudarik ez egiteko ere esan diote.

Berdintasunerako teknikaria asteartetik ostegunera dago Udalean, 09:30etik 14:00etara. Udalera deitu eta bietako edozeinen galdera egitea nahikoa dela azaldu dute.

«Ilusioz»

«Lehenengo pausoa eman dugu, baina hurrengoak bata bestearen ondoren etorriko dira», dio Wolframek.

«Ilusioz ari gara lan honetan. Oraindik gauza asko daude egiteko eta behar bezala egiten saiatuko gara», gehitu du Arresek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa