Iritsi da Aste Santua. Kristau sinisdunek urtean zehar hainbeste itxoin duten jaia eskualdeko lau herrietara zabalduko da oraingoan ere, eta tokian tokiko berezitasunak kontuan hartuta egingo dira Pasaian, Lezon, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan hainbat eta hainbat ospakizun.
Berezienen artean, esaterako, Ostiral Santuarekin batera Donibanen egiten den prozesioa da. Ilunabarrean, Joan Bataiatzailearen elizatik aterako den prozesioak ikusmin handia sortzen du herritarren artean, eta kanpotarren artean. Donibane kaleko tunel malkartsuetatik doa prozesioa, eta Pedro Etxeberria zenaren obrekin Konstantzia bandak lagunduko du kristau ikuskizuna.
Lezoko prozesioa ere berezia da, herriko baserritarrek eramaten dutelako Gurutze Handia eta Jesusen Hilobia, Juan Bataiatzailearen elizatik, Gurutze Santuaren plazara. Gainera, Lezoko Parroki Elkarteko kideek haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ospakizunak antolatu dituzte, denek goza dezaten Aste Santuaz.
Madalen ermitan
Errenteria-Oreretan, bigarrez urtez jarraian, Jasokundeko Amaren ermita ezin izango dute erabili fededunek, berrikuntza lanetan dagoelako. Horregatik, ostiralean ohikoa zen gurutzearen ondoko otoitzaldia eta prozesioa ezin ahal izango da egin. Hartara, Madalen ermitara pasatu dituzte bertan egitekoak ziren beste elizkizun eta ekimenak.
Oiartzunen, aurten, zaharren etxe berrira zabaldu dituzte Aste Santuko ospakizunak. Horrez gain, Urkabe mendira egiten duten gurutze-bidea errepikatuko dute aurten ere Oiartzungo kristauek, etzi.
aste santuko ospakizunak, herriz herri
Antxo
Bihar. 19:30ean, azken afariko meza.
Etzi. 10:00etan eta 11:00etan, gurutze-bidea euskaraz eta gaztelaniaz; 17:00etan, Jesusen nekaldiko ospakizuna.
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila.
Igandean. 11:00etan eta 12:00etan, bazko jaieko batailoak euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren.
Donibane
Bihar. 19:30ean, azken afariko meza; 21:30ean, ordu santua.
Etzi. 10:00etan, gurutze-bidea; 19:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza; 20:30ean, ehorzketaren prozesioa, Juan Bataiatzailearen elizatik hasita.
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila.
Igandean. 11:30ean, Jesusen piztuerako meza santua.
San Pedro (Kepa Deunaren eliza)
Bihar. 19:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 07:45etik aurrera, gurutze-bidea Platako itsasargiraino, Arrantzaleen auzoko eta Trintxerpeko elizetako kideekin batera; 19:00etan, Jesusen heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 20:30ean, bazko gaubeila.
Igandean. 12:00etan, Jesusen piztuerako meza santua.
San Pedro (Arrantzaleen auzoko Jasokundeko Amaren eliza)
Bihar. 18:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 08:00etik aurrera, gurutze-bidea Platako itsasargiraino, Kepa Deuna elizako eta Trintxerpeko elizako kideekin; 18:00etan, Jesusen heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila.
Igandean. 11:00etan, Jesusen piztuerako meza santua.
Trintxerpe
Bihar. 19:00etan, azken afariko meza; 22:00etan, ordu santua.
Etzi. 08:00etatik aurrera, gurutze-bidea Platako itsasargiraino; 19:00etan, Jesusen heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 21:00ean, bazko gaubeila.
Igandean. 09:00etan, bazko eguneko meza; 12:00etan, Jesusen piztuerako meza santua.
Oiartzun
Bihar. Azken afariko mezak: 17:00etan Altzibarren, 18:00etan zaharren egoitzan, eta 18:30ean, parrokian; 21:00etan, ordu santua parrokian.
Etzi. 08:00etan, gurutze-bidea Urkabe mendira; 11:00etan gurtze-bidea parrokian; Jesusen nekealdia eta heritzotza: 17:00etan Altzibarren, 18:00etan zaharren egoitzan, eta 19:00etan parrokian.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila eta meza parrokian.
Igandean. Bazko igandeko mezak: 10:00etan zaharren egoitzan, 11:00etan Altzibarren, 12:00etan parrokian. 13:00etan, bataioak.
Lezo
Bihar. 19:00ean, azken afariko meza (elebitan); 22:00etan, otoitzaldia.
Etzi. 09:00etan eta 12:00etan gurutze-bidea euskaraz eta gaztelaniaz; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza, elebitan; 20:00etan, hitzaren liturgia eta prozesioa, Juan Bataiatzailearen elizatik Gurutze Santuaren plazaraino
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila, euskaraz eta gaztelaniaz.
Igandean. 10:00etan eta 12:00etan, meza nagusiak eta bataioak, euskaraz eta gaztelaniaz
Errenteria-Orereta (Madalen ermitan)
Bihar. 20:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 09:00etan, gurutze-bidea (euskaraz); 10:00etan, gurutze-bidea (gaztelaniaz); 17:00etan, Jesusen nekaldiko eta heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (San Agustin elizan)
Bihar. 19:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 10:00etan, gurutze-bidea (elebitan); 17:00etan, Jesusen nekaldiko eta heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 22:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Zamalbide)
Bihar. 19:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 11:00etan, gurutze-bidea, Zamalbideko elizatik San Marko mendira; 17:00etan, Jesusen nekaldiko eta heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Gabierrota)
Bihar. 18:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 10:00etan, gurutze-bidea; 17:00etan, Jesusen nekaldiko eta heriotzaren ospakizuna.
Larunbatean. 19:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Iztieta)
Bihar. 19:00etan, azken afariko meza; 22:00etan, otoitzaldia.
Etzi. 10:00etan, gurutze-bidea; onoren, aitortzak; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 09:00etan, otoitzaldia egingo dute; 22:00etan, gaubeila.
Errenteria-Orereta (Kaputxinoak)
Bihar. 16:00etan, haurrentzako meza; 20:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 09:00etan, gurutze-bidea; onoren, aitortzak; 17:30ean, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 20:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Alaberga)
Bihar. 10:30ean, penitentzia ospakizuna; 19:00etan, azken afariko meza.
Etzi. 11:00etan, gurutze-bidea; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Beraun)
Bihar. 19:30ean, azken afariko meza; 21:30ean, ordu santua.
Etzi. 10:00etan, gurutze-bidea eta aitortzak; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (San Joan Bosco)
Bihar. 19:00ean, azken afariko meza; 21:30ean, otoitzaldia.
Etzi. 12:00etan, gurutze-bidea; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Pontika)
Bihar. 20:00ean, azken afariko meza; 22:00etan, ordu santua.
Etzi. 12:00etan, gurutze-bidea; 17:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.
Errenteria-Orereta (Galtzaraborda)
Bihar. 19:00ean, azken afariko meza; 22:00etan, ordu santua.
Etzi. 12:00etan, gurutze-bidea; 18:00etan, Jesusen nekaldia eta heriotza.
Larunbatean. 21:00etan, bazko gaubeila.