
Zeru gorria atertuta
Gazteria
Lau egunetan eguraldiak lagundu ez duen arren, balorazio «positiboa» egin dute Gazte Topaguneko antolatzaileek
lorea muguruza
Lau egunetan Euskal Herri osoko eta atzerriko gazteek hartu dituzte herriko kaleak. Eguraldiak batere lagundu ez duen arren, Gazte Topaguneko antolatzaileek jaialdiaren balorazio «positiboa»<\q>egin dute: «Independentzian biziko den herri indartsu bat dago, lau egun hauetan Lezon erakutsi dugun moduan, amesten dugun Euskal Estatu Sozialista errealitate bihurtu dugu. Milaka eta milaka gaztek egin dute bat independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoarekin, lau egun hauetan egon diren tailer, hitzaldi, eztabaida eta kontzertuetan parte hartuz, gazte borroken inguruan hausnartuz, eztabaidatuz eta herriz herri martxan dituzten borroken esperientziak konpartituz».
Antolatzaileen esanetan, lau egun hauetan «herri bat irudikatu» dute, «herri bat osatzen duten guneak eraikiz»: eskola, gaztetxea, kultur gunea, herri gunea, musika gunea, akeita gunea eta jantokia.
Kamarada gune arrakastatsua
Hamaika gune ezberdin izan ziren herriko hainbat lekutan sakabanatuta. Herri gunean bertan, esaterako, Kamaradak gunea izan zen. Aipatutako gunean nazioartetik etorritako ordezkaritza izan zen: «Hogeita hamabi nazioarteko erakunde, batzuk txikiak beste batzuk oso handiak, baina denak lehen eskuko lekuko izan dira euskal gazteriak antolatzeko, mobilizatzeko eta borrokarako duen gaitasunaz».
Hein berean, Topaguneko antolatzaileek adierazi dute nazioarteko ordezkaritzen jarrera «oso ona izan» dela, eta haien interesa «oso modu positiboan baloratzen» dutela: «Harriturik eta hunkiturik geratu dira, eta beraien interesa adierazi digute harremanak sakondu eta Euskal Herrian bizi den egoeraren berri maizago eta sakonago izateko».
«Zer irakatsi, zer ikasi»
Eskola gunean ikasle mugimenduaren gaiari heldu zioten, eta ikasle irakasle ekimenaren bidez «edonork duela zer irakatsi eta zer ikasi azpimarratu»<\q>nahi izan dela zehaztu dute antolatzaileek.
Gaztetxe gunean, berriz, gazteek izandako parte-hartzea nabarmendu nahi izan dute Gazte Topaguneko kideek. Parte-hartze «oso txukuna eta aktiboa» izan dela esan dute: «Sistema kapitalistak inposatutako jendarte eredu hau eraldatzeko gazte belaunaldi aktiboa eta borrokarako grinarekin badela agerian geratu da».
«Kultura, jendartea eraldatzeko tresna»
«Euskal kultura izan denaren inguruan hitz egin eta kultur ereduaren inguruan gogoeta egin dugu», zehaztu dute Gazte Topaguneko antolatzaileek kultur guneari dagokion balorazio egiterakoan, eta «kultura, jendartea eraldatzeko tresna bezala irudikatu» dutela esan dute. Horrez gain, Herri Gunean egon zen komunikazio txokoaren bidez Topaguneari buruzko informazioa zabaldu dutela gogorarazi dute.
Hemeroteka
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.