Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Florian Garcia bigarren izan da Munduko Txapelketan

Atletismoa

Errenteriako Atletismo Taldeko kideak zilarrezko domina lortu du beteranoen 1.500 metroko proban

jon gonzalo

Errenteriako Atletismo Taldeak lan bikaina egin du Aste Santuan Clermont-Ferranden (Frantzia) jokatu den Beteranoen Munduko Txapelketan. Florian Garcia izan da bertara joandako herriko atletarik onena. Garciak zilarrezko domina eskuratu du 50 urtetik gorakoentzako 1.500 metroko proban.

«Finala oso gogorra izan zen. Lehen bi itzulietan kolpe eta bultzakada asko izan ziren, eta atzeko aldean gelditu nintzen. Helmugarako 500 metro falta zirela, ordea, erasoa jotzea erabaki nuen, eta atleta frantziar batek bakarrik gainditu ninduen. Ikaragarria izan zen, baina nire taldekide guztien laguntzarik gabe ezin izango nuke lortu: mila esker guztiei!», azaldu zuen probaren amaieran Florian Garciak.



Basurkoren marka bikaina

Florian Garciak lorturiko balentria meritu handikoa da, baina EATko gainontzeko atletek egindako lana ere aintzat hartzeko modukoa da. Antxon Basurko laugarren izan zen 60 urtetik gorakoentzako 60 metroko finalean, eta seigarren 200 metrokoan. Azken proba honetan Espainiako markarik onena egin zuen.

Rafa Ferrer, berriz, finalerdietara iritsi zen 50 urtetik gorakoentzako 400 metroetan. Maila handiko proba izan zen, eta herriko atletak ezin izan zuen finalerako txartelik lortu. Nolanahi ere, urteko markarik onena lortu zuen.

Koldo Ganzarainek, azkenik, seigarren postua lortu zuen 50 urtetik gorakoentzako 3.000 metroko sailkapen proban. Maratoi erdian ere parte hartu zuen Ganzarainek, eta 222. postuan sailkatu zen. Erditik aurrera sailkatu zen, izan ere, 446 atletek parte hartu zuen maratoi erdian.

Clermont-Ferranden jokaturiko Beteranoen Munduko Txapelketan parte hartu duten atletak ez dute eguraldiaren laguntzarik izan. Hotza, euria eta elurra izan dituzte, baina horrek ez du parte-hartzea gutxitu. «Mundu guztiko milaka atletek parte hartu dute txapelketan, oso ekitaldi polita eta jendetsua izan da. Eguraldiak ez du lagundu, baina herriko atletek traba guztiak gainditu dituzte. Oso pozik gaude eman duten mailarekin, herriko atletismoarentzako bultzada handia izan da», azaldu dute Errenteriako Atletismo Taldeko arduradunek.

Beteranoen Munduko Txapelketaren ondoren, herriko atleta beteranoek hilabete batzuetako atsedenaldia hartuko dute. Merezitako atsedenaldia izango da, zalantzarik gabe. Atsedenaldiaren ondoren, datorren denboraldia prestatzen hasiko direla iragarri dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa