Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Hiru kaletan aldaketak egiten ari dira, «aparkatzeko arazoa konpontzeko»

Trafikoa

Orain arte trafikoaren inguruan hartutako neurriak «proba moduan» direla zehaztu dute Udaletik

lorea muguruza

Ijurko auzoko Urdaburu kalea, Pysbeko Eugenio Otxoa kalea eta Jauregialdeko Polentzarrene kalea norabide bakarrekoak dira. Azken egun hauetan herriko hiru kale horietan trafiko aldaketak egiten ari dira herriko udaltzainak, norabideekin dauden arazoak, aparkatzeko eragozpenak eta oinezkoen eskubideak babesteko asmoz. «Egunero ikusten dugu herrian autoa aparkatzeko arazoa potoloa dela. Baina, ez da autoen jabeen arazoa bakarrik, oinez dabiltzan herritarrena ere bada, autoak espaloi gainean uzten baitira, eta horrek segurtasun aldetik eta irisgarritasun aldetik eragozpen handiak sortzen baititu», azaldu du Haritz Salaberria alkateak Segundo Garbizu Udaltzain buruarekin batera egindako agerraldian.

Autoak uzteko arazoari eta oinezkoen eskubideak errespetatzeko asmoz, neurriak hartzen hasi dira jada, lehen aipatutako hiru kaleetan: «Bi norabidetako kale horiek norabide bakarrekoak bihurtu ditugu, horrela, aparkaleku gehiago sortzeko aukera dugu. Neurri horiek autoz egin beharreko ibilbideak aldatzea ekarriko du».

Aparkaleku gehiago

Segundo Garbizu Udaltzain buruaren esanetan, Eugenio Otxoan egindako aldaketarekin hamabost eta hogei aparkaleku artean sortu dira; Urdaburu kalean, hamar plaza gehiago eta Polentzarrene kalean, berriz, hamar eta hamahiru artean.

«Dena den, herritarrei gogorarazi nahi diegu froga moduan ari garela, zein arazo sor daitekeen ikusteko eta horiek guztiak konpontzen saiatzeko. Epe jakin baten buruan, behin betiko erabakia zein den jakitera emango dugu froga epe honetan jasotako emaitzekin», adierazi du Salaberriak.

Gainerako aparkalekuez

Salaberriak eta Garbizuk Arrai-Tokiko orubean jarri berri duten aparkalekua behin-behinean dagoela adierazi dute, izan ere, oraindik urbanizazio lanak egin behar baitituzte bertan. «Horrez gain, Bekoerrota kiroldegitik Altzateko igerilekuetara dagoen bidean argiak jarri ditugu, eta bidea zabaldu, herritarrek bertatik joateko aukera izan dezaten. Hala ere, oraindik ere urbanizatu egin behar da eremu hori», nabarmendu du Salaberriak. Aipatutako azken neurri horrekin, Arrai-Tokiko aparkalekutik Altzate igerileku ondoan dagoen aparkalekura joateko bidea erraztu nahi dela esan dute Salaberriak eta Garbizuk.

Hein berean, Udaltzain buruak argitu du herrian aparkatzen duten kamioiak Altzate igerileku ondoko aparkalekura bideratzeko asmoa dutela, «herrian trabarik sor ez dezaten».

Euskal Herria plazako garajeak

Aste Santuan egindako Gazte Topaguneko txosnak kendu ondoren, Goiko Plazako frontoian ez da autorik aparkatzerik izango. Hala ere, alkateak esan du probalekuan, autoa uzteko aukera izango dela beti bezala, «baina ez frontoian, jolas leku gisa errrekuperatu nahi baitugu».

Horrez gain, hilabete honetan Euskal herria plazako lurpeko garajeak zabalduko dituztela zehaztu dute, eta «horrek 100 auto inguru kaletik kentzea ekarriko» duela.

Neurri horiez guztiaz gain, Udalak mugikortasun plan bat egiteko asmoa duela azaldu du Salaberriak, garrantzitsua dela iruditzen baitzaie oinezkoei beren espazioa eskaintzea, besteak beste.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa