
Gazte Izanak-ek urtemuga ospatuko du apirilaren 12an
Gizartea
Iaz hildako bazkideen aldeko meza, bazkaria eta jokoetako irabazleen sari banaketak egingo dituzte
goiatz labandibar
Iaz mende laurdena ospatuta, aurten ere urtemuga ospatzeko asmoz dago Gazte Izanak Erretiratuen Elkartea.
Dagoeneko 26. urtemuga ospatzeko egitaraua osatu dute herriko erretiratuek.
Jaia apirilaren 12an ospatuko dute.
Meza eta bazkaria
Eguna San Esteban parrokian ospatuko duten elizkizun batekin hasiko dute, 12:30ean. Meza berezi honetan iaz hil ziren Gazte Izanak-eko bazkideen alde otoitz egingo dute.
Ondoren, 14:00etan, Gurutzeko Gurutze Berri jatetxean bazkaria izango dute, eta bazkalondorenean dagoeneko jokatzen ari diren jokoetako txapeldunei sariak emango dizkiete.
Txartelak, dagoeneko salgai
Dagoeneko bazkaritara joateko txartelak eskuratzeko aukera dago elkarteko idazkaritzan.
Apirilaren 8a arte, 11:00etatik 12:30era egongo dira txartelak eskuragarri. Bazkideek 27 euro ordaindu beharko dituzte, txartela erakutsita; laguntzaileek 28 eta gainontzekoek, 29.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.