Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Udalbatzak bi bilkura egingo ditu astelehenean

Udala

Ohiko Osoko Bilkura 08:30ean egingo dute; 11:30ean, berriz,EAE-ANVren legez kanporatzeari buruzko Ezohiko Bilkura

jon gonzalo

Ohikoa izan ez arren, Errenteriako Udalbatzak bi bilkura egingo ditu datorren astelehenean. Batetik, hilabetero egiten duten Ohiko Osoko Bilkura (normalean ostiraletan izaten da, baina Aste Santuko oporrengatik atzeratu egin dute). Bestetik, EAE-ANVren legez kanporatzea aztertzeko Ezohiko Bilkura. Lehenengoa, 08:30ean hasiko da, eta bigarrena, 11:00etan.

Ohiko Bilkuran hamabi puntu aztertuko dituzte Udalbatza osatzen duten alderdi politikoek. Lehenengo, bigarren eta hirugarren puntuetan akta, erabaki ofizialak eta alkateak emandako ebazpenak emango dituzte jakitera.

Laugarren puntuan, etxez etxeko laguntza ematen duten langileen tasa arautzeko ordenantza fiskala aldatzea proposatuko dute. Bosgarren eta seigarren puntuan, berriz, Udaleko Patronatuen aurrekontuen berri emango dute. Zazpigarren puntuan, halaber, aurrekontua indarrean jartzeko arauaren 8. oinarria aldatzea proposatuko du alkateak.

Zortzigarren puntuan, Errenteriako Udaleko 2008ko urteari dagokion lanpostu zerrenda aldatzeko proposamena izango da aztergai. Bederatzigarren puntuan, berriz, arrisku psikosozialen prebentzioari eta konponbideari buruzko protokoloa aurkeztuko dute. Hamargarren puntuan, Eulen enpresarekin kontratua luzatzeko proposamena izango da eztabaidagai.

Hamaikagarren puntuan, Errenteria-Orereta Bizirik eta Landarbaso Bizirik Plataformek materia organikoen bilketa selektiboari buruz jarritako mozioa aztertuko dute. Hamabigarren puntua, azkenik, galdera eta eskarien ingurukoa izango da.



EAE-ANVren mozioa

Ohiko Osoko Bilkuraren ondoren, Ezohiko Bilkura egingo dute Udalbatzako alderdiek (11:00etan). Ezohiko Bilkura honetan EAE-ANV alderdiaren legez kanporatzea aztertuko dute. EAE-ANV alderdiak legez kanporatzeari buruz jarritako mozioarengatik egingo dute Ezohiko Bilkura.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa