
Udalaren etxez etxeko laguntza 40 lagunek jasotzen dute herrian
Gizartea
Laguntza mota hau behar duten herritarrek Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar dute eskaera
lorea muguruza
Udalak urte asko daramatza etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen, eta horren lekuko da herriko 40 pertsona inguruk zerbitzu hori erabiltzea.
Maite Iriarte Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak zerbitzu hori eskatzen dutenen nolakotasuna azaldu du: «Etxez etxeko zerbitzua jasotzeko familia etortzen da bulegora eta zein behar dituzten esaten digute. Oraingoz, gehienbat hirugarren adineko jendeari eskaintzen diogu zerbitzua, baina horrek ez du esan nahi haiei zuzenduta dagoenik soilik. Esaterako, zerbitzu hau hiru seme-alaba dituen emakume ezkongabe batek ere eska dezake».
Etxez etxeko zerbitzua jasotzen duten gehienak beren kabuz moldatzen diren pertsonak direla adierazi du Iriartek, «baina, era berean, menpekotasun maila bat izaten dutenak dira».
Zerbitzu mota hau eskatzen dutenek etxeko lanak egiteko laguntza, akonpainamendua, norbere garbitasuna egiteko laguntza eta arreta pertsonala behar izaten dutela nabarmendu du Iriartek: «Garbitasunean, goizean altxatzeko laguntza, eguneko zentrora joateko laguntzea, paseo bat eman eta haiekin hitz egitea... Horrelako lanak egin ohi dituzte etxez etxeko laguntzaileek».
Laguntza mota horiez gain, pertsonen jarraipen lana ere egin ohi dutela azpimarratu du Iriartek: «Ea sendagileak esandako botikak hartu dituzten begiratzen dugu, eta otorduak ongi egiten dituzten edo ez, besteak beste».
Eskaera egin eta ondorengo izapideak
Eskaera egin eta hilabeteren buruan zerbitzua jasotzeko modua izaten dela azaldu du Iriartek. Dokumentazioa aurkeztu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako langileak eskaera egin duen pertsonaren balorazioa egiten du. Jarraian, berari egokitutako plan bat aurkezten zaio Gizarte Zerbitzuetatik. «Dena den, etxez etxeko zerbitzua jasotzeko, hasi aurretik, pertsonak duen mendekotasunaren balorazioa eginda izatea eskatzen dugu». Mendekotasun balorazioa Foru Aldunditik bidalitako sendagileek egiten dutela adierazi du Iriartek.
dokumentazioa
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.