
Xanistebanetako urtekariko lanak jasotzeko epea, irekita
Kultura
Idazlanak maiatzaren 1ean entregatu behar dira gehienez; «arauak zorrotz» beteko dituztela esan dute
goiatz labandibar
Dagoeneko 2008ko xanistebanetako urtekarian argitaratzeko idatziak jasotzeko epea irekita dagoela jakitera eman du Udaleko Kultura Sailak. Lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da.
Urtekari Batzordeak aurreko urtetako arau eta baldintza berak jarri ditu aurten ere. Hala, idazlanek hiru arau bete beharko dituztela ohartarazi dute.
«Arauak zorrotz beteko ditugu»
Urtekari Batzordeak esan duenez, «arauak oso zorrotz» betearaziko dituzte aurtengo urtekaria osatzeko garaian. Horregatik, epe barruan entregatzen diren lanak bakarrik argitaratuko dituztela jakitera eman dute.
Idatziak disketean edota paperean eman daitezke, baina ordenagailuz lanak egiten dituztenek nahitaez entregatu behar dute euskarri horretan ere bai.
Azkenik, lan bakoitzak gehienez bi argazki eduki ahal izango dituela ere azaldu dute.
Lanen batek argazki gehiago beharko balu berezitasunengatik, Urtekari Batzordeko kideekin harremanetan jartzeko eskatu dute: «Hauek erabakiko dute zer egin lan horrekin».
Lanak, Kultura Sailan
Lanak Urtekari Batzordeko kideei edota Udaleko Kultura Sailari (Manuel Lekuona bibliotekako bigarren solairuan) eman behar zaizkie.
Urtero bezala, uztailaren bukaeran argitaratuko da urtekaria, jai egitarauarekin batera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.