
Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia egingo du Pasaiako Udalak
Merkataritza
San Pedro eta Donibaneko hirigune historikoetako merkataritza indartzea da helburuetako bat
urko etxebeste
Pasaiako Udalak herriko Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi berria egiteko kontratua esleitu du. Kontratuaren xedea da Udalak merkataritza alorrean hartuko duen jarrera zehazteko garapen-egitasmoa egitea.
Plan Bereziaren helburu nagusietakoa izango da San Pedroko eta Donibaneko hirigune historikoetako merkataritza guneak indartzea, eta kontratua bere egingo duen enpresak modu berezian kontuan hartu beharko du neurri hau. 52.000 euroko balioa izango du, gehien jota, ikerketa honek, eta hiru hilabetean egina izan beharko da.
Azterketa egingo duen enpresak diziplina anitzeko taldea izan beharko du, eta gaia ikuspegi ezberdinetatik landu beharko du; hala nola, ikuspegi komertzialetik, sozio-ekonomikotik edo hirigintza ikuspegitik.
2000koa berraztertu
Hala, zentzu honetan, 2000. urtean Pasaiako Udalak abian jarri zuen Pasaiako Merkataritza Biziberritzeko Planak emaitza onak eman dituela uste dute Udaletik. Baina, hala ere, zenbait tokitan hain eraginkorra ez dela izan atzeman dute, toki horien artean San Pedroko eta Donibaneko kasko historikoak daudelarik. Beraz, 2000. urteko Merkataritza Plan Berezia berraztertzeko erabakia hartu du Udalak. Berrazterketa horren baitan, bi barrutietako hirigune historikoen azterketa zehatza egitea eskatuko dio Udalak kontratua bere gain hartuko duen enpresari. Hala, Donibaneko eta San Pedroko lokal hutsen azterketa egingo da, eta hauen tipologiaren baitan zein aukera dituzten aztertuko dute, jarduera komertziala aurrera eraman nahi bada egokiena aukeratzeko.
Barrutien arteko komunikazioa
Ikerketa egiterako orduan, Pasaiako Udalak kontuan hartzeko proposatu dituen alorren artean udalerriko barrutietako merkataritza-guneen arteko komunikazioa dago. Urez egin daitezkeen garraioak lehenesteko ideia garatu nahi dute Udaletik, garraio mota hau posible egingo luketen hainbat alderdi kontuan hartuz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.