Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Hockey taldeak 2-1 irabazi du, jaitsieratik urrunduz

Trintxerpe

Partida bukatzeko hiru segundo falta zirela Ibaik sartu zuen pasaitarren garaipena ahalbidetu zuen gola

u. etxebeste



Partida bukatzeko hiru segundo falta zirela Ibaik lortutako golagatik, Pasaiako Trintxer Hockey Taldeak 2-1 irabazi zion atzo arratsaldean Laudioko Ganbegi taldeari. Hortaz, sailkapenean postu bat gora egin dute trintxerpetarrek, Covadonga taldea aurreratu dutelako. Jaitsieratik ia salbu gelditu dira zuri-urdinak atzoko garaipena eta gero.

Partida latza izan zen atzokoa. Gogor jokatu zuten bi taldeek: horren erakusle epaileek lau txartel hori (bi minutuz kanpora doaz jokalariak txartek horiekin) erakutsi zituztela da. Hala, lehen zatiko 10. minutuan, 1-0koa egin zuen Andonik penalti-korner baten bidez. Baina laudiokoek bigarren zatian markagailua orekatu zuten, eta horrek, pasaitarrei erasora joateko beharra areagotu zien.

Baina partida banakoarekin bukatuko zela zirudienean, Ibaik bi puntu oso garrantzitsu balio zituen gola sartu zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa