
103 poligonoko Rubitec enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote
Ekonomia
Lantegiko zuzendaritza batzordeak ez duela «langileekin negoziatzeko mahaian eseri nahi» salatu dute
lorea muguruza
Atzo hasi zuten Rubitec enpresako langileek mugagabeko greba. Rubitec-eko langileek diote enpresa kontratazioan «legez kanpo jokatzen» ari dela. Hein berean, «lan osasunari eta prebentzioari dagozkien alorretan beharrezko neurriak ez betetzea» ere egozten diote enpresari.
Egoera horri konponbide bat topatu nahian, enpresako zuzendaritzarekin «bilera egiten saiatu» direla adierazi dute langileek, baina ez dutela zuzendaritzaren aldetik inolako borondaterik ikusi. «Zuzendaritzak esan zigun ez zuela negoziatzeko deus, eta nahi genuena egiteko. Enpresa itxi behar izanez gero, nire errua izango litzatekeela», azaldu du langileen batzordeko kidea den Marcelo Leonek. Hori dela medio, kautxoa manipulatzen duen enpresako langileek mugagabeko grebari ekin diote.
«Hitzarmena ez du hobetu nahi»
Amaia Colina ELA sindikatuko ordezkariaren esanetan, zuzendaritzak ez du kimikaren sektorean dagoen «hitzarmena bete ezta hobetu nahi ere». «Enpresa oso eroso dago orain arteko funtzionamenduarekin, eta ez ditu gure baldintzak hobetu nahi», salatu dute.
Langileen esanetan, zuzendaritzarekin hitz egiteko borondatea badute: «Ezinbestean ari gara greba egiten».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.