
Neskek, beste hiru puntu etxerako
Futbola
Zaragozako San Juan taldeari 2-1 irabazi diote Ugaldetxon; laugarrenak dira sailkapen orokorrean
goiatz labandibar
Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak gainontzeko taldeek baino atseden gutxiago izan du Aste Santuan, baina hiru puntu lortu dituzte.
Etxean jokatu zuten larunbatean, Zaragozako San Juan taldearen kontra eta 2-1eko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.
Irati Larrain eta Maitane Toledo izan ziren golegile oiartzuarrak.
Oiartzun, partidan nagusi
Ez zen izan azkenaldian nesken egindako partidarik onena, baina aurkaria gogorra zen, eta hala ere maila ona erakutsi zuen Oiartzunek.
Hasieratik, Oiartzunek menderatu zuen partida, baina gol aukerak ez zituzten sortu.
Lehen zatiaren bukaeran iritsi zen oiartzuarren lehenengo gola, kornerretik.
Bigarren zatian, bi gol
Bigarren zatian Oiartzunek markagailuko aldea handitu zuten, bigarren gola sartuta.
Penalti bat ere gelditu zuen Oiartzunek. Hala ere, bukaeran sortu zuen gola San Juanek, eta aldeak gutxitzen hasi baziren ere, beranduegi izan zen.
Laugarren postuan
Laugarren postuan dago Oiartzun sailkapen orokorrean, 41 punturekin. Aurretik, San Ignacio taldea dute, hiru puntu gehiagorekin.
Asteko zozketan zorteduna izan den zenbakia 103a izan da.
Aste honetan, gainontzeko taldeak ere norgehiagokara itzuliko dira. Lehen Erregionaleko taldeak Amara Berriren kontra jokatuko du, Donostian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Santakrutzetako danborradaren entseguak
Lezo, - 2008-09-08
Kirola
Itsas Mendiren X. Pala Txapelketa
PASAIA, Pasai Donibanen - 2008-09-09
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.