
Gecotorreko babes ofizialeko etxeak 15 egunetan banatuko dituzte
Etxebizitza
Errenteriako Udaleko ordezkariek etxebizitzak bisitatu zituzten enpresa eraikitzailearekin batera
Alain maya
Gecotorreko babes ofizialeko, etxebizitzak 15 egun barru «gutxi-gorabehera» hasiko dira banatzen. Hala azaldu zuen Juan Carlos Merino Errenteriako alkateak atzo, Udaleko ordezkariek etxebizitza berrietara egindako bisitaldian.
88 etxebizitza berri dira, guztiak babes ofizialekoak, eta guztiek dagoeneko jabea dute. «Laster eskriturak egiten hasiko gara», azaldu zuen Merinok. Epeak ez dira bete, eta jabeek ez dituzte hasiera batean finkatutako epean jasoko etxebizitzak. «Nahi baino gehiago luzatu dira lanak, eta horrek haserreak piztu ditu normala den bezala, etxebizitza ondasun oso preziatua baita», azaldu du alkateak.
«Pisu ederrak dira», zioten hautetsi guztiek, eta Gecotorreko etxeetan egon ziren azken alditik asko hobetu dutela onartu zuten guztiek. 2003. urtean hasi ziren lehen lanak, eta dirudienez azken txanpan dira lanok. Horietatik, 19 bi logelakoak izango dira, eta 69 hirukoak, horrez gain, lau etxebizitza ezindu fisikoentzako egokitutakoak dira. Tamaina ezberdinekoak dira, nahiz eta gehienak 75 metro koadroren inguruan ibili; handienak 90 metro koadro ditu, eta txikienak 60. Prezioak ere ezberdinak dituzte; merkeenak 90.000 euro balio du, eta garestienak 120.000. Guztiek etxebizitzaz gain, ganbara eta garajea eskaintzen dute.
datuak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.