
Rufi Etxeberria eta Idoia Arbelaitz auzipetu dituzte
Politika
Beste 39 lagunekin batera «erakunde terroristako kide» izatea egozten die Baltasar Garzon epaileak
erredakzioa
Atzo plazaratutako 3 orriko autoaren bidez, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2002an Batasunaren kontra abiatutako 35/02 sumarioa amaitutzat eman du. Sumario honen barruan, 41 lagun auzipetu ditu Garzonek, tartean, Rufi Etxeberria oiartzuarra eta Idoia Arbelaitz oreretarra. Biei ala biei, «erakunde terroristako kide» izatea leporatudie Garzonek.
Auzipetuen artean ezker abertzaleko buruzagi ezagunak izan diren hainbat lagun daude, besteak beste, Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro, Floren Aoiz, Adolfo Araiz, Esther Agirre eta Karmelo Landa. Auzipetuen artean dago, halaber, 2005ean zendu zen Jon Idigoras.
Hamar eguneko epea
Baltasar Garzonek hamar eguneko epea eman die auzipetuei auzitegian aurkezteko. Epe horretatik aurrera auzipetuen abokatuek haien idatziak aurkeztu beharko dituzte, eta ondoren zigor arloko auzitegiak epaiketaren data erabaki beharko du. Nolanahi ere, iturri judizialek diotenaren arabera, epaiketa ez da datorren urtera arte hasiko.
Auzipetuetako sei , kartzelan
Baltasar Garzonek auzipetutako 41 lagunetatik sei espetxean daude, tartean, Rufi Etxeberria oiartzuarra. Etxeberria iazko urrian atxilotu zuten, Batasunaren kontrako operazioaren baitan (eskualdeko beste bi lagun ere atxilotu zituzten operazio hartan, Imanol Iparragirre antxotarra eta Angel Mari Elkano oreretarra).
Rufi Etxeberriarekin batera, kartzelan dauden 35/02 sumarioko beste bost auzipetuak honako hauek dira: Joseba Permach, Joseba Alvarez, Juan Cruz Aldasoro, Karmelo Landa eta Arnaldo Otegi. Joseba Alvarez 2007ko urrian atxilotu zuten , Permach eta Aldasoro bi egun geroago (urriaren 4ean), eta Karmelo Landa 2008ko otsailaren 11n. Arnaldo Otegi, berriz, 2007ko ekainaren 8tik dago espetxean, «terrorismoa goraipatzeagatik».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
jaiak
Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.