
'Bidez bide' programan 15 herritarrek eman
dute izena dagoeneko
Gizartea
Programa esperientzia pilotoa denez, epe jakin batean «proba moduan» jarriko du martxan Udalak
lorea muguruza
Udalak Behemendi Landa Garapen Elkartearekin batera martxan jarri berri duen Bidez bide programan jada hamabost herritarrek eman dute izena.
Oraindik ere ez dute zerbitzua martxan jarri, behin eskaera guztiak jaso ondoren, ekingo baitiote. «Orain eskaerak jaso eta gero hasiko gara zerbitzua eskaintzen. Esperientzia pilotoa da, orain arte egin ez dena, eta epe jakin batean funtzionatuko du zein harrera duen ikusteko», azaldu du Iban Kortajarena Gizarte Zerbitzuetako langileak.
Bidez bide programa herriko landa eremuan zein Altamiran bizi diren 60 urtetik gorako pertsonei eta ezgaitasunen bat duen pertsonei zuzendutako garraio zerbitzua da. Udalaren esanetan, erabiltzaileek aldez aurretik deitu beharko dute garraio zerbitzura beraiekin hitzordua zehazteko.
«Ezohiko zerbitzuetarako»
Hein berean, adierazi dute, aipatutako garraio zerbitzuak bi geltoki izango dituela: bata, Lopene auzoko anbulatorioan izango da. Bestea, berriz, Gurutze Santuaren plazan.
Garraio zerbitzuak bi geltoki horiek izango ditu, izan ere, «ezohiko eginkizunak» egin ahal izateko eskaintzen baita: «Lezora hurbilduta, ondoren etxera eramango ditu erabiltzaileak».
Bidez bide programan parte hartzen duten herritarrek bonotaxi zerbitzua ere erabil dezaketela nabarmendu du Udalak, hau da, osagarriak direla.
Izena emateko, baldintzak
Bidez bide programan parte hartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar ditu: 60 urte baino gehiago izatea edo ezgaitasun kalifikazioa izatea; Lezon erroldatua egotea; osasun egoeragatik edo beste arrazoi batzuengatik ezgaitua ez egotea norberaren ohiko bizilekutik ateratzeko; norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea, eta azkenik, bizilekura garraio publikorik ez iristea.
Programan parte hartzeko eskaera orria udaletxeko gizarte zerbitzuetako bulegoan eskatu behar da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara, hain zuzen.
dokumentuak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
jaiak
Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.