
Zubizarreta, Espainiako Kopako txapeldun
Mendi eskia
Taldeka eta Helduen Mailan banaka lortu du txapela janztea eskiatzaile oiartzuarrak pasa den asteburuan
goiatz labandibar
Izaskun Zubizarretak, Mireia Miro kataluniarrarekin batera, taldekako Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan.
Astungo (Huesca, Aragoi) eski estazioan izan zen proba joan den igandean, martxoak 30. Espainiako Kopako hirugarren proba izan zen.
Proban lortutako emaitzarekin, gainera, Zubizarretak Helduen Mailako Espainiako Kopako lehen postua ere eskuratu du.
Alde nabarmena atera diote bigarren bikoteari
Alde nabarmenarekin irabazi zuten Zubizarretak eta Mirok, bigarren sailkatuei 21 minutu pasatxoko aldea atera baitzioten.
Oiartzuarrak eta bere bikoteak 1:56:59 denboran osatu zuten ibilbidea. Almudena Sanchezek eta Maribel Martinek lortu zuten bigarren postua.
Zubizarretaren esperientziak eta Miroren gaztetasunak bikote ezin hobea egin zuten podiumeko goi-goia lortzeko orduan.
Munduko Txapelketan, bigarren postua taldeka
Martxoaren 22ko asteburuan ere Zubizarretak taldeka beste proba batean parte hartu zuen. Hain justu ere, Munduko Txapelketan izan zen Italiako Cima d´Astan.
Bigarren postua lortu zuen Sophie Dusautoir andorratarrarekin batera, Espainiako selekzioaren izenean.
Euren aurretik Roberta Pedranzini eta Francesca Martinelli italiarrak bakarrik izan zituzten, ia garaitezinak diruditenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.