Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Etzi hasiko da UEUko arkitektura sailak Pasaiako hirigintzari buruz antolatu duen mintegia, Trintxerpen

Hirigintza

Hirigintza egitasmoen inguruko ikuspegi kritikoa landu eta bide berriak proposatzea da mintegiaren helburua

o. mitxelena

Etzi hasiko da Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Arkitektura Sailak Pasaiako Hirigintzari buruz antolatutako mintegia. Trintxerpeko Alkateordetzan izango dira saioak, apirila bukatu bitartean, asteburuetan.

Ostiraletan gaiari buruzko hitzaldiak izango dira, gaian adituek eskainitakoak. Larunbatetan, lan tailerrak egingo dituzte mintegiko partaideek, taldeka, eta igandeetan irteerak eskualdean zehar.

Aztertu, proposatu eta alderatu

UEUko Arkitektura Sailaren ustez, «Europako garraio ardatz nagusietako bat eskualdetik igarotzeak aldaketa ugari» eragingo ditu Pasaiako badiaren inguruan. Horregatik garrantzitsua iritzi diote «Pasaialdean proiektuan dauden hirigintza eta azpiegitura egitasmoen inguruan ikuspegi kritikoa lantzeari eta bide berriak proposatzeari», eta horixe izango da, hain zuzen, mintegiaren helburu nagusia.

Horretarako, mintegian izena ematen dutenek, eskualdearen azterketa egingo dute lehenik eta behin, gerora proposamenak eta proiektuak egin, eta aldez aurretik landu dituztenekin alderatzeko.

Balio akademikoa

Mintegia doan da, eta oraindik ere bada izena ematerik. Balio akademikoa ere izango du mintegiak, jasoko duten guztiei ziurtagiri bana emango baitiete ikastaroa bukatutakoan.

Ziurtagirian jasoko den mintegiaren balio akademikoa 50 ordukoa izango da eta EHUko kreditu askeak lortzeko baliagarria da. Kredituak nahi dituztenek, asistentzia derrigorrezkoa izango dute, baina ez gainontzekoek.

Matrikula www.ueu.org helbidean egin daiteke.

 

egitaraua



UEUk antolatutako mintegiaren edukiak ondoren zehazten direnak izango dira:

Etzi. 17:00etan, mintegiaren

aurkezpena, Kepa Iturralderen

eskutik.

Larunbatean. Lan tailerra:

Inguruaren azterketa. Pasaiako portuaren inguruan orain arte

eginiko proiektuan bilketa.Igandean. Oinezko ibilbidea Jaizkibelen zehar.Hilak 11, ostirala. Kimetz

Etxeberria ingeniariaren hitzaldia, 17:00etan.

Hilak 12, larunbata. Lan

tailerra: Inguruaren azterketa. Ekarpen berriak.

Hilak 13, igandea. Berrotaran anaien botean ibilbidea.

Hilak 18, ostirala. Jose

Ramon Izkeaga arkitektoaren

hitzaldia, 17:00etan.

Hilak 19, larunbata. Lan tailerra: funtzionamendu proposamen

berrien azterketa.

Hilak 25, ostirala. Emil Jurcan arkitekto kroaziarraren hitzaldia, 17:00etan.

Hilak 26, larunbata. Lan tailerra: Funtzionamendu proposamen

berrien azterketa II.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa