Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Udalekuetarako eskaintza zabala prest da, herrian nahiz kanpoan

Aisia

Aldundiko udalekuetarako izen-ematea zabalik da; udaleku irekietarako maiatzean zabalduko dute

olatz mitxelena

Udaberrian sartu berri gara, eta erakundeek udako aisialdirako eskaintza prestatzen dihardute. Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentutik jakinarazi dutenez, urtero Aldundiak antolatzen dituen udalekuetarako izen-emate epea zabalik da. Matrikulak hilaren 9a biano lehen egin behar dira.

Aldundiak antolatutako udalekuak Euskal Herriko hainbat herritan burutuko dira uztailean eta abuztuan. Zazpi edo hamar eguneko txandak daude aukeran, 7 eta 13 urte arteko haurrentzat, euskara hutsez, edota euskaraz eta gazteleraz.

Ingelesa eta bertsolaritza

Bestelako bi programa jarri ditu abian Aldundiak udalekuetarako. Bertsolaritza ardatz izango duen udaleku bat 9 eta 11 urte bitartekoen haurrentzako, eta ingelesa ikasteko udalekua 9 eta 13 urte artekoentzat. Ingelesa ikasteko udalekuetan izena ematen dutenek bi txanda izango dituzte aukeran: hamar egunekoa edota zazpi egunekoa.

Ohiko udalekuentzako zein bestelakoentzako, plazen zozketa apirilaren 23an egingo da. Erabakia ondoren jakinaraziko zaie interesatuei, eskutitz bidez.

Interesatuek Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuan kontsultatu ahal izango dute baita ere plaza egokitu zaien ala ez, eta akatsik egongo balitz, erreklamazioa bertatik egiteko aukera izango dute.

Zozketan plaza eskuratzen dutenek, posta bidez jasoko duten dokumentazioa Aldundian entregatu besterik ez dute matrikula behin betiko gauzatzeko, hori egin ezean plazari uko egiten zaiola ulertuko baitute antolatzaileek.

Udalak antolatutakoak, maiatzerako

Bestetik, Gazteria eta Kirol Departamentuak udaleku irekiak antolatzen ditu urtero, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleentzako.

Udaleku irekiak uztailan izaten dira eta izen-emate epea maiatzean zabalduko dutela jakinarazi du Udalak, baita gazteentzako antolatuko duten Abenturaz Blai udalekurako ere.

Abenturaz Blai 13 eta 17 urte bitartekoa gazteentzako udalekua da, eta abentura kirolak hartzen ditu ardatz.

Udalekuen inguruko informazio gehiago behar izatekotan, interesatuek Gazteria eta kirol Departamentuak Trintxerpeko Euskadi Etorbidearen 61. zenbakian duen bulegora jo dezakete, lan egunetan, 09:00etatik 14:00etara edota 943 004 330 telefono zenbakira deitu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Musika

II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa