Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Oskorrik eta Errenteriako Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko dute

Musika

Apirilaren 13an eskainiko dute 'Oskorri Band Band' saioa Galtzarabordako kiroldegian, 19:00etan

Alain maya

Oskorri musika talde ezagunak eta Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko dute elkarrekin apirilaren 13an, 19:00etan, Galtzarabordako kiroldegian. Oskorri Band Band saioa eskainiko dute bi musika taldeek. Furra furra, Desertore, Gu gaituzu Oskorri... bezalako kantu ezagunak entzuteko aukera izango da.

Kontzertu berezia izango da, Errenteriako Musika Banda ohiko errepertoriotik aterako baita. «Ohiko pasadoble, zarzuela, eta abar alde batera utziko ditugu, Oskorriren kantu mitikoak jotzeko», azaldu du Aitor Mitxelena bandako zuzendariak. «Taldekideoi poz berezia ematen digu Oskorrirekin jotzeak», gaineratu du Mitxelenak.

Oskorrik Bilboko Musika Bandarekin Band Band ikuskizuna eta diskoa kaleratu zituen, eta berau du abiapuntutzat Oskorri taldeak emanaldi berri honetan. «Herri ezberdinetako musika bandei hots egin diete interesa duten galdetuz. Guri deitzerakoan Kultura sailaren oniritzia jasotzerakoan baietza eman genien», azaldu du Mitxelenak.

Duela bi aste eman zuten azken kontzertua Errenteriako Musika Bandakoek, eta orduz geroztik buru-belarri ari dira entseatzen. «Erritmo onean ari gara entseatzen. Hala ere, Oskorriko musikaririk gabe huts samarra gelditzen da. Asteartean, gurekin entseatzera etorriko dira Oskorrikoak, eta orduan ikusiko da ondo ari garen edo ez», azaldu du bandako zuzendariak. Sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai 10 eurotan Errenteria Hiria Kulturgunean eta Galtzarabordako kiroldegian.

 

35. urtebetetzea ospatzeko, 'band band'



Bilboko Bandak duela urte batzuk elkarrekin proiektu bat lantzeko gonbitea luzatu zion Oskorriri. Folk musika taldeak 35 urtetako ibilbidea borobiltzeko aukera ederra zela pentsatu zuten, eta kontestu honetan sortu zen Oskorri Band Band, errepertorioaren errepaso historikoa egiten duen emanaldia.

Oskorri musika taldeak bere 35. urtebetetzean, Bilboko Bandaren laguntza estimagarria izan zuen, hiru kontzertu eder bezain bikainak eskaintzeko. Bilboko Arriaga antzokian izan ziren saio horiek, eta zuzeneko grabazio horietatik argitaratu zen Oskorri Band Band titulupean lan berria.

Banda kontzienteki erabaki zutela azaldu dute Oskorrikoek, nahiz eta beste formazio musikal ospetsuagoak izan (kamara orkestra, orkesta sinfonikoa...). «Gure inguru kulturalean Banda da errotuen dagoena» zioten taldekideek. «Euskal Herrian, egun, 69 banda daude, eta herri edo hirietan sustrairik sendoenak dituen musika formazio ezagunena da».

Uztartze honetan, musikalki erronkarik handiena Oskorriren «soinu berezia gorde eta Bandaren nortasuna errespetatzea izan da». Horretarako konponketa eta moldaketak egin behar izan dituzte Euskal Konpositore Elkarteko Hilario Extremianarekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa