Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Instep taldeak joan den astean bi kanta grabatu zituen Garate estudioetan, Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketa irabazteagatik.

Erritmo onean... Instep

g. labandibar

Ia-ia, Andoaingo Garate estudioetan egin dute bizitza joan den astean Instep taldeko sei kideek.

Donostiako Piratek antolatutako I. Musika Lehiaketa irabazita, bi kantako single baten grabaketa egiteko saria irabazi zuten Garate estudio sonatuetan, Kaki Arkarazorekin.

Ekain Perez, Eneko Lusar, Aitzol Silicio, Ander Lizaso, Iñigo Goñi eta Mikel Alonso «oso pozik» daude emaitzarekin.

Bi kantako singlea

Bi kanta grabatu ditu Garate estudioetan seikoteak: First smile of they eta Four leaf clover, berri-berriak. «Orain arte egin ditugun grabaketak etxekoagoak izan dira», azaldu du Iñigo Goñi taldeko bateriajoleak. «Lehenengo aldia izan da benetako estudio batean sartu garena, eta esperientzia izugarria izan da».

Instepek Garaten euren eskura izan duen material «mordoa» aipatu du. Egunean hamar ordu baino gehiagoko saioak egin dituzte grabaketek iraun duten sei egunetan. «Hori bi kanta grabatzeko, pentsa!», dio Goñik.

Produkzioa taldearen eta Martxel Arkarazoren artean egin dute. Hau izan da grabaketak egin dituena ere bai.

Promoziorako tresna

Grabatu dituzten bi kantak taldea promozionatzeko erabiliko ditu Instep taldeak. Interneten zintzilikatu, disketxeetara eta jaialdietara bidali...

«Urte bukaeran edo datorrenaren hasieran gure lehenengo diskoa grabatu nahi dugu», azaldu du Goñik, «bi kanta hauek aperitibo bat dira». Dagoeneko, «bete-betean» euren lehen diskoa izango dena prestatzen ari direla aitortu dute taldekideek.

Astelehenetik ostegunera, musika grabatzen aritu ziren. Azkeneko bi egunetan, ostiralean eta larunbatean, nahasketak eta masterizazioak egiten aritu ziren Kaki eta Martxel Arkarazorekin.

Gau Piratan, Berri Txarrak-ekin

Baina Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketa irabazita, ez dute sari bakarra izan Instepeko musikariek.

Iazko Donostiako Aste Nagusiaren bezperan, Gau Piratako kontzertuan parte hartu zuten Trinitate enparantzan, Berri Txarrak eta Etsaiak taldeekin batera.

«Izugarria izan zen», aitortu du Goñik, «uste genuen oholtzara aterako zen lehenengo taldea izanik, jende gutxi egongo zela, baina plaza beteta zegoen!».

Eurak gustura geratu ziren kontzertuan egindakoarekin, «eta jendea ere bai, esan zigutenaren baitan», gehitu du Goñik.

Ziurrenik, Berri Txarrak-ekin jotzeko aukera izan duen Oiartzungo musika talde bakarra izango da Instep.

 

donostiako piraten ii. musika lehiaketa martxan dago



Dagoeneko martxan dago Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketa, Gipuzkoa osoko musika taldeei zuzenduta.

Edozein musika estilo egiten duten taldeek har dezakete parte, baina sekula diskorik era profesionalean kaleratu gabekoek.

Maiatzaren 1a arte, hiru kanta bidali behar dituzte taldeek, CD edo mp3 formatuetan izanpirata@gmail.com edo Donostiako 1.238 posta kutxara.

Lehiaketak hiru fase izango ditu: epaimahaiaren aurreaukeraketa, kontzertuak Donostiako Kafe Antzokian eta finala, bi talderekin.

Talde irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Parte hartzen duten talde guztiekin gida moduko bat ere osatuko dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa