Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Udalak eta Haurtzaro Ikastolak lau urterako hitzarmena sinatu dute

Hezkuntza

2011 arte diru laguntzak emango dizkio Udalak Ikastolari, bi aldeek adostutako konpromisoak betetzearen truke

goiatz labandibar

Udalak eta Haurtzaro Ikastolak 2011ra arteko hitzarmena sinatu berri dute. Bi aldeak «oso gustura» daudela hitzarmenarekin adierazi dute.

Udalak azaldu duenez «ezinbestekoak dira herrian dauden bi hezkuntza proiektuak, eta horregatik, biei antzeko trataera emateko asmoa dugu».

Lanetarako laguntza

Aitor Etxeberria alkateak eta Arantza Manterola Haurtzaroko lehendakariak sinatu duten hitzarmenarengatik, Udalak diru laguntzak emango dizkio ikastolari.

Mantenu lanetarako, ikastolako ikasle bakoitzarengatik eta Oiartzo Batxillergo Ikastolako ikasle oiartzuar bakoitzarengatik emango du laguntza Udalak.

Era berean, «lan handiak» egiteko urteko 32.500 euro jasoko ditu Haurtzarok Udalaren eskutik.

Garraioan, berrikuntza

Garraioaren arloan lortu duten adostasuna da berrikuntza nagusia. Agenda 21ek herriko mugikortasun arazoari irtenbidea aurkitu arte, Karrikara, Ergoienera eta Gurutzera autobusa jartzeagatik lagunduko dio Udalak ikastolari.

Ikastolako autobusean 118 ikasle ibiltzen dira, eta 20 dira hiru auzo horietakoak.

Laguntza hau jasotzeko Haurtzarok orain arte bezala Agenda 21eko kide «aktiboa» izaten segituko du.

Gainera, Udalak bere gain hartuko du ikastolako pilotalekuaren eta jolaslekuaren zorra, 581.152 euro. Eremu horiek Udalaren izenean erregistratu eta eskrituratuko dituzte.

Ikastolaren konpromisoak

Haurtzarok hartu dituen konpromisoen artean «bere instalakuntzak doan Udalari eta herriari uztea, euskara eta euskalgintza sustatu eta herrigintzan parte hartzea eta Oiartzungo herritik sortzen diren ekimenak babestu eta laguntzea» daude, «orain arte bezala»

Hitzarmenarekin, Haurtzarok «Oiartzunentzako ezinbestekoa den euskal kulturan oinarritutako hezkuntza sistema» egiten duela aitortzen da eta , era berean, ikastolen mugimendua euskal eskola propioaren bidean sortu zirela onartzeaz gain, «bide horretan oraindik egoera ekonomiko zaila bizi dute», adierazi dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa