Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Orfeoiaren kontzertuarekin hasiko da bihar Ondartxo Abesbatzaren XXV. urteurrena ospatzeko egitaraua

San Pedro

Musika ardatz hartuta, urte osoko iraupena izango duen egitaraua antolatu dute Ondartxokoek

olatz mitxelena

Bihar hasiko da eta urte osoan iraungo du. San Pedroko Ondartxo Abesbatzak hogeitabost urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena merezi bezala ospatzeko musikari lotutako zortzi ekitaldi antolatu dituzte, zein baino zein erakargarriagoak.

Lehen kontzertua bihar da, eta ez da nolanahikoa. Ondartxokoek gogor hasi dituzte ospakizunak eta Donostiako Orfeoia gonbidatu dute San Pedrora. Kontzertua, 20:00etan izango da, Pedro Deuna Elizan, musika korala atsegin duten guztien gozamenerako.

Tirri-Tarraren edota Paula Fachadoren kontzertuek osatzen dute Ondartxokoek gertuko lagunekin osatu duten eskaintza oparoa.

Aurkezpen jendetsua

Herenegun egin zuten Ondartxo Abesbatzako kideek atondu duten egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa, iluntzean, Udal Aretoan. Agerraldian ez ziren bakarrik egon. Ondoan izan zituzten aurretik Ondartxo Abesbatzan kantatu duten lagunen ordezkaritza, baita garai batean Aingura Abesbatzan abestu zutenetako batzuk ere. Aingura Ondartxokoen haur abesbatza izan zen.

Haiekin batera, antolatu dituzten ekitaldietan parte hartuko dutenetako batzuk izan ziren, Gari, Montxo eta Joselontxo taldeko Joxean Malvado kasu. Aurtengo Musika Abesbatza Astean omenduko duten Fato Cultural Galegoko ordezkaria ere han izan zen.

Ongi errotutako eragilea

Aurkezpen ekitaldira hainbeste sanpedrotar batu izana ez da kasualitate hutsa. Izan ere 1983. urtean sortuz geroztik Ondartxo Abesbatza barrutian antolatu izan diren ekimen gehienen ezinbesteko partaidea izan da. Santa Ageda, Urte Zaharreko Koplak, Inudeak eta Artzaiak... guztietan eta guztiekin kolaboratu izan dute Ondartxo Abesbatzako partaideek.

Jaiotza ere, antzeko ekimen bati zor diote. Izan ere, 1982. urteko Gabonetako entseguak denboran luzatu eta abesteko errepertorioa zabaltzea erabaki zutenean jaio baitzen Ondartxo Abesbatza. Oraindik ere beraiek antolatzen dute Olentzeroren etorrera.

Hogeitabost urte hauetan ehun eta berrogeita hamar lagunetik gora igaro dira Ondartxo Abesbatzatik. Ekainaren 15ean horietatik asko elkartuko dira Ondartxo Eguna ospatzeko.

Kantagintzaren zaleak eta abeslari amorratuak

Ondartxo Abesbatzan batu diren lagunak kantatzea maite dute, eta ondorioz baita kantagintza maitatu ere. Herenegun esan zutenez, «abesten gozatu, eta hunkitu kantatzen entzuterakoan», horixe omen da beren leloa. Horregatik, urte hauetan guztietan gogor egin dute lan, San Pedrora musika jotzaile onak ekartzeko eta herritarrei «abesbatzaren mugimenduak zer- nolako magia duen erakusteko». Ondartxoren eskutik, gertuko nahiz atzerriko abesbatza handiak izan dira San Pedron.

Musika Abesbatza Astea

Berezia izanagatik, aurten inoiz baino oparoagoa izango da Ondartxo Abesbatzak landuko duen musika eskaintza, eta, ahalegina taldeak azaroan urtero antolatzen duen Musika Abesbatza Astean nabarituko da baita ere.

Sanpedrotarra Arraun Kluba izango da aurtengo astean izarra, klubak 50. urteurrena duelako. Fato Cultural Galegoko kideek egiten duten lana eskertuko dute baita ere, eta aitortza egingo diete barrutiko txistulariei.

 

egitaraua



Jarraian antolatu dituzten

ekimenen zerrenda:Donostiako Orfeoia. Bihar, 20:00etan, Pedro Deuna elizan.

Pablo Sorozabal boskotea.

Hilaren 26an, 20:00etan, elizan.

Jose Manuel Azkue organo jotzailea. Maiatzaren 17an, 20:00etan, elizan.Ondartxo Eguna. Ondartxo Abesbatzako kide izandako

guztiak elkartu eta kontzertua

eskainiko dute, ekainaren 15ean, Meza Nagusiaren ondoren.

Jarraian bazkaltzeko bilduko dira.

Gari, Montxo & Joselontxo Clows. Ekainaren 23an.

San Pedroko Musika

Abesbatza Astea. Azaroaren 7an, 8an eta 9an.

Tirri-Tarra. Data zehazteke.

Paula Fachado Arrieta. Data

zehazteke.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa