20 urteko ibilbidea laburbiltzen duen diskoa kaleratu du Mikel Markezek
Musika
'Zure begiek bilduma, 1988-2008' diskoa 14 kantu erromantikoz osatu du errenteriarrak
Alain maya
Mikel Markezek disko berria argitaratu du Elkar argitaletxearekin. Zure begiek bilduma 1988-2008 diskoak aurreko zazpi diskoen laburpena egiten du 14 kantutan.
«Musikaren munduan hutsune bat bete zuen, 90. hamarkadaren rockaren goraldia baitzen. Gainera, ondoren etorri direnetzako eredugarria izan da Mikel Markez», gaineratu du Juan Valdes Elkarreko ordezkariak. Disko erromantikoa da, «hara garelako guztiok», baina erotismo eta sexu ukituak ere baditu «interesatzen zaizkigun gaiak direlako», azaldu zuen Markezek.
Ibilbide musikalean bidailagun mordoa izan du Markezek, eta horiek guztiak lagun izan ditu ibilaldi berri honetan ere: Iñaki Salvador, Pello Ramirez, Juan Carlos Perez, Pako Aristi... Orain zuzeneko kontzertuak emango ditu Joseba Loinaz, eta Pello Ramirezekin batera.
«Abesti zaharrak, jantzi berriekin dira»
Mikel MArkez ð- Musikaria
Musika
19 urteko Mikel Markez teknologia berriei esker egindako moldaketekin entzuteko aukera izango dela dio
A. maya
Mikel Markezek (Errenteria-Oreretan, 1971) alde batera utzi ditu eskuartean zituen proiektuak bilduman gorputz eta arima aritzeko.
20 urteko ibilbidea izan duzu musikan. Asko aldatu al da Mikel Markez epe horretan?
Horretan saiatu gara behintzat. Hobera egiten saiatu naiz bai musikalki, baita pertsonalki ere. Ibilbide musikalean aldaketa izan dela uste dut. Jarrera, laguntza, egoera ezberdinak izan ditut, eta disko honetan horiek guztiak laburbiltzen saiatu naiz. Ikuspuntu aldaketa horiek erakustea zen diskoaren xedeetako bat, eta aurrerantzean ere horrela jarraituko dut.
Zer aurkituko du entzuleak disko honetan?
Kantu esanguratsuenen lagin bat aurkituko du. Teknologia berriek aukera mordo eman digute; 19 urteko Mikel Markez moldaketa eta medio berriekin entzungo da. Abesti zaharrak, jantzi berriekin entzuteko aukera dago
Kolaboratzaile mordoa izan duzu diskoan?
20 urte hauetan lagun asko izan ditut, eta guztiak disko honetan bildu ditut. Kalitate handikoak guztiak ere, maisuak dira arlo fisikoan, baita artistikoaren ere.
Bilduma ziklo baten amaieran izaten da maiz. Zure kasua al da?
Zikloak gu ohartu gabe hasi eta amaitzen dira. Baina ideia duela urte bete izan nuen.
Egin egunkarian argitaratutako kronika bat nuen, Oiartzunen emadako nire lehen kontzertuaren inguruan. 1988. urtekoa zela ikusi nuen, eta zera pentsatu nuen. 'Bilduma bat egin nahi baduk Mikel, hau duk momentu egokia, edo hemendik bost urtera bestela'. Baina kantu batzuetan beti egin nahi izan ditudan aldaketak lehenbailehen egin nahi nituen.
Aurrera begira zein asmo dituzu?
Energia guztia disko hau zuzenean defendatzeko gastatuko dut. Disfrutatu eta disfrutatuarazi nahi dut. Alde hortatik, proiektu
segurolagoa da, lehendik ere arrakasta izandako kantuak direlako. Geldialdia egin, abiada hartu eta berriz egurra ematera.
mikel markez, sortzaile nekaezina
Mikel Markez Errenteria-Oreretan jaio zen 1971ko urriaren 4an. Hamabost urterekin gitarra jotzen eta lehen kantak egiten hasi zen, jendaurreko kantu saioak eskainiz. 1989an egin zuen lehen grabazioa, bidea ireki zion lehen maketa.
1.500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bere ibilbidean zehar, eta Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du. Zuzenean, besteak beste, Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Paco Ibañez kantariekin aritu da. Diskoetan berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu du: Kepa Junkera, Sanchis eta Jocano, Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Jexuxmai Lopategi... Horrez gain, ibilbide musikal propioa egin du, eta ez nolanahikoa gainera. Zortzi disko argitaratu ditu:
... eta etorri egin zait... (1991),
Oroitzapenak oparitzen ditut (1993),
Zertarako mugak jarri (1995),
Kantu erotikoak (1997),
Dena hankaz gora (1999),
Tribuaren hitz galduak (1999), E
rabil nazazu (2004) eta kaleratu berri den azkena,
Zure begiek bilduma, 1988-2008.