
Elkarte feministek antolaturiko ekitaldiak izango dira bihar
Gizartea
Argazki proiekzioa eta «ekitaldi artistikoa» antolatu ditu Oarsoaldeko Koordinadora Feministak
j. gonzalo
Hilaren 12an eta 13an Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak egingo dira Portugaleten, eta ekimen hori «iragartzeko eta ezagutarazteko» bi ekitaldi prestatu ditu biharko Oarsoaldeko Koordinadora Feministak. Errenteria-Oreretan egingo dituzte bi ekitaldiak, bata goizean eta bestea arratsaldean.
Goizeko 11:00etan hasiko da lehen ekitaldia, Xabier Olaskoaga plazan. Antolakuntzatik azaldu dutenez, «ekitaldi artistikoa izango da. Feminismoarekin lotutako zenbait esaldi prestatu ditugu, eta horien irakurketa egingo dugu».
Arratsaldeko 19:30ean, berriz, argazki proiekzioa egingo dute Mikelazulon (parrokiaren ondoko pasabidean). «Feminismoarekin lotutako argazki historiakoak ikus ahal izango dira. Herrian antolatu izan diren ekitaldiak, manifestazioak eta bestelako ekimenak». Biharko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek mugimendu feministen aldarrikapenekin bat egiten dute herritarrei.
Euskal Herriko jardunaldiak
Hilaren 12an eta 13an Portugaleten egingo diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministetan dozenaka talde feministek parte hartuko dute, tartean, Oarsoaldeko Koordinadora Feministak.
Feministok eraldaketarako borrokan lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzten bi egunotarako: hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak... Helburuak, berriz, honako hauek izango dira: emakume feministen topaleku izatea, esperientzien elkartrukatzea, elkartrukerako espazioak sortzea, eta adostutako gaien inguruko eztabaidak antolatzea. Ekitaldi guztiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten duen Nautikako Fakultatean egingo dituzte.
Euskadiko Lehen Jardunaldi Feministak 1977an egin ziren, eta mugimendu feminista indartzeko oso garrantzitsuak izan ziren. Geroztik, beste bi jardunaldi antolatu dituzte, 1984ean eta 1994ean. Azkeneko jardunaldi feministak antolatu zituztenetik 14 urte pasatu dira, beraz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.