Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

mikel astarloza ð- Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Gogokoen dudan etapa azken erlojupekoa da»

San Pedro

Orio aldean izan zen atzo Mikel Astarloza astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzuliko azken etapak prestatzen, garaipena buruan duela

urko etxebeste

Orio aldean izan ziren atzo Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldekoak, bertan, datorren ostegunean bukatuko den Euskal Herriko itzuliko laugarren etaparen bukaera prestatzen, eta azken erlojupekoaren ibilbidea ezagutzen. Eta bertan du jarria ilusio guztia Mikel Astarlozak (San Pedro, 1979), bere ametsetako Euskal Herriko itzuliko garaipena bertan lortu dezakeelako. Bai, garaipenaren bila doa aurten Astarloza.

Denboraldiko lehen zatiko helburu handia da zuretzako Euskal Herriko Itzulia. Nola aurre egingo diozu probari?

Pertsonalki, eta taldearentzako, sasoiko helburu nagusietakoa da Euskal Herriko itzulia. Azaroan, entrenatzen hasi nintzenean, burua Euskal Herriko Itzulian jarria nuen, eta heldu da. Orain arte egindako kilometro guztiak asteleheneko Legazpiko irteeran pentsatzen egin ditut.

Nola zaude?

Ez daukat inolako kexarik, ondo nagoelako. Ez dut arazorik izan, eta animoz ere oso ondo nago.

Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea goitik behera ezagutuko duzu dagoeneko. Nolakoa da, eta nola egokitzen da zure ezaugarrietara?

Nahiko ondo egokitzen zaidala uste dut. Lehenengo etapa eta azkena dira, nire ustez, ondoen ibiltzeko aukera izango dudana. Nahiko menditsuak dira, eta niri pertsonalki ondo datozkit. Baina egia esateko, eta hasi aurretik, gogokoen dudan etapa azken egunekoa da, Orioko erlojupekoa, alegia. Inoiz ere ez da izan Euskal Herriko Itzulian hain erlojupeko luzerik, 20 kilometrokoa. Aldapa gogor bat dago, jaitsiera luze bat, ibilbide laua ere bai. Espezialistentzat erlojupeko oso polita da. Hori izan daiteke etekinik gehien atera dezaketen eguna.

Beraz, zein da zure helburua: etapak irabaztea, sailkapen orokorra...

Talde mailako helburuek eta pertsonalek bate egiten dute etaparen bat irabazteko asmoan. Hori dugu lehenengo helburua. Oso talde borrokalaria garela erakutsi dugu beti, talde saiatua garela. Baina horrekin ez da nahikoa, eta gure buruari gehiago eskatzen diogu. Gehiago eskatze hori garaipenekin zuzenean lotua dago. Zaleei eskaini behar diogun lehen gauza etapa garaipena da. Eta pertsonalki, ezin dut ahaztu sailkapen nagusiaren erronka hor dudala. Azken erlojupekoa oso ondo egokitzen da nire ezaugarrietara.

Ardura handia duzu, beraz, aurten Euskal Herriko Itzulian, ez al da hala?

Egia da sailkapen nagusian aurrean egoteko ardura dudala. Baina aldi berean ezin da ahaztu jokatuko diren bost etapetan garaipen bat lortu behar dugula.

Bide horretan, zein talde osatu duzue, zein ezaugarrirekin?

Igor Anton eta ni izango gara talde buruak. Gero Iñigo Landaluze, Egoi Martinez, Iñaki Isasi, Jorge Azanza, Ruben Perez eta Amets Txurruka izango ditugu taldekide. Talde orekatua da. Nonbait irakurri dut Frantziako Tourrera joateko moduko taldea dela; eta egia da. Haimar Zubeldia eta Samuel Sanchez kenduta, nire ustez ditugun korrikalari onenak izango gara Legazpiko irteeran. Ibilbide mota guztietan ongi aritzeko moduko taldea da.

Beste txirrindulariak. Nor da faborito, zure ustez, Euskal Herriko Itzulia irabazteko?

Gutaz gain, Alberto Contador da hautagai nagusiena irabazteko. Beste guztiak baino maila bat gorago dagoela esango nuke. Eta Contadorren atzetik txirrindulari asko daude, urtetik urtera denboraldi hasiera oso ondo prestatzen dutenak: Davide Rebellin, Cadel Evans, Damiano Cunego eta beste asko. Faborito dezente daude garaipena lortzeko, baina guzti horietatik Alberto Contador dago hobekien.

Euskal Herriko Itzulia, berezia zuentzako, ezta?

Bai, bai. Etxean aritzen garenez, oso garrantzitsua da Euskal Herriko Itzulia. Bai Euskal Herrian delako, eta baita ere duen maila altuagatik, ezinbesteko proba da. Frantziako Tourraren aurretik, hau da gure helburu nagusiena 2008 sasoirako.

Euskal Herriko Itzulia bukatuta, atsedena hartuko al duzu?

Ez. Itzulia bukatuta Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Liege-Bastogne-Liege probetan izango naiz, Munduko Kopakoak. Horren ondoren atsedenaldi luzeaz gozatu ahal izango dut, Dauphiné Liberé eta Frantziako Tourra prestatzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Neguko kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-12-06

deialdiak

Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa