Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Lizeoko ikasle talde bat Herbehereetan da igandeaz geroztik

Hezkuntza

Ingelesa praktikatzeko helburuz ikastolak urtero antolatzen duen eskola trukean parte hartzen ari dira

olatz mitxelena

Igande goizean irten ziren Pasaiatik eta astebete emango dute han. Herbehereetako Roermond hirira joan dira Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko 1. mailako hamazazpi ikasle, bi irakaslerekin lagunduta. Bisschopelijk College Broekhin institutuko ikasleen etxeetan dira.

Lehengo azaroan hango ikasleak izan izan ziren hemen, Lizeoko ikasleen etxean. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoak ingelesaren mintzapraktika ardatz hartuta urtero antolatzen duen egitasmoaren baitako eskola trukea baita.

Eskola trukea, hala ere, ez da ingelesaren mintzapraktikara mugatzen. Beste arlo asko lantzen dituzte eskola trukean parte hartzen duten ikasleek.

Programa aberatsa

Pasaia-Lezo Lizeotik jakinarazi dutenez «oso progama osatua» da ikasleak han lantzen ari direna. Bisita turistikoak egingo dituzte, eta, besteak beste, Maastrich eta Utrech bisitatuko dituzte.

Harremanetarako hizkuntza ingelesa izango den arrren, herbeerearrek klaseetan parte hartuko dute eta oinarrizko nederlandera ikasteko aukera izango dute baita ere.

Ikasle pasaitarrek jaialdi kulturala prestatu dute eta, ikastolako iturrietatik aditzera eman dutenez, «Euskal Herriko enbaxadore lana egingo dute hango familien aurrean». Hemengo dantzak, kultura, musika eta bestelako ohituren berri emango dizkiete, baita gure eskualdeari buruzkoak azaldu ere.

Eskola trukearen bidez, Lizeoak ez dio soilik erreparatzen alde akademikoari. Arlo pedagogikoa eta ikaslearen garapen pertsonala bultzazeko egitasmoa da ikastolak aurrera ateratzen duena.

Esperientzia luzea

2004ko abenduan hitzartu zuen Lizeoak eskola trukea herberearrekin, eta orduz geroztik ikasturtero gauzatu duten ekimena da.

Hala ere, lehenagotik ere badute esperientzia Lizeokoek halako ekimenetan. Aurretik, hungariarrekin eta poloniarrekin egin izan dituzte eskola trukeak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa