Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Herritarrak Informatzeko Gunea jarri dute liburutegian

Zerbitzuak

Erakunde publikoekiko harremanak «gerturatzea eta erraztea» da Udalak bultzaturiko ekimenaren helburua

jon gonzalo

Herritarrak Informatzeko Gunea aurkeztu zuen atzo Errenteriako Udalak. Udal Liburutegian jarri dute, eta bertatik erakunde publikoekin harremanetan jarri ahal izango dira herritarrak. Hain zuzen ere, horixe da gunearen helburua: erakunde publikoekiko harremanak erraztea eta gerturatzea. «Herritarrak informatzeko gunean ordenagailu bat izango da, eta bertatik erakunde publikoekin harremanetan jartzeko aukera. Galderak, zalantzak edo bestelako eskariak egin ahal izango dituzte herritarrek», azpimarratu zuen atzoko agerraldian Juan Carlos Merino alkateak.



Zerbitzu aniztasuna

Herritarrak Informatzeko Guneko ordenagailutik erakunde publikoen webguneetan sartzeko aukera izango dute herritarrek. Halaber, SMSak eta mailak bidali ahal izango dituzte. «Etxean ordenagailurik ez duten herritarrentzat oso zerbitzu egokia da. Erakunde publikoekin harremanetan doan jartzeko aukera emango diegu, eta herritik mugitu gabe hainbat eskari kudeatu ahal izango dituzte», azaldu zuen Merinok.

Herritarrak Informatzeko Guneko zerbitzuak doan erabili ahal izango dira, baina ordenagailuan sartu ahal izateko nortasun agiri elektronikoa edo herritarren txartel berdea erabili beharko dela jakinarazi dute Udaletik.

Herritarrak Informatzeko Gunerik ez zegoen orain arte gure eskualdean. Donostian edo Irunen, ordea, orain dela hilabete batzuk jarri zituzten, eta oso harrera ona izan dute. Udal Liburutegiko guneak arrakasta izanez gero, aurrerantzean gehiago zabaltzeko aukera ez du baztertu Udalak. «Donostian eta Irunen esan digutenez, Herritarrak Informatzeko Guneek oso harrera ona izan dute, eta bat baino gehiago zabaldu dute. Horregatik, aurrerantzean beste gune bat zabaltzea ez dugu baztertzen», onartu zuen Merinok atzoko agerraldian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa