
Imanol Peso errenteriarrak 'Tu sí que vales' telebista saioko finalean hartu du parte Samu Crew break dance estiloko dantza taldearekin. Esperientzia ahaztezina izan dela onartu du, baita ate mordoa zabaldu zaizkiela ere.
Balio handiko dantzariak
Alain maya
Berandu heldu zen Imanol Peso elkarrizketako hitzordura. Horrez gain, beste zita bat ere bertan behera utzi behar izan zuen. Duela bi aste ez zen gauza bera gertatuko, baina azken astetan errenteriarraren bizitzak aldaketa handia eman du. Azgarki sesioak, komunikabideetan elkarriziketak, saioak... Samu Crew taldearekin Tu sí que vales Telecinco kateko saioan hartu parte. Parte hartzeaz gain, Irun eta Errenteriako gazteez osatutako taldeak arrastoa utzi du, final handian egon baitziren.
«Espainiako break dance txapelketako azpitxapeldunak zeuden parte hartzen, eta bagenekien beraz ez genuela irabazteko aukerarik izango. Orduan, koreografia berritzaile bat egitea erabaki genuen», azaldu du Pesok. Telecincoko saiora «publizitatea» egiteko joan zirela onartu du, ordainetan irabazlearen 30.000 euroak ez dituzte ekarri, baina bai beste hainbat sari. «Bizitzako esperientziarik onena izan dela esango nuke. Parte-hartzaileen artean giro itzela izan dugu. Horrez gain, aurkezlearekin eta Angel Llacer, Noemi Galera eta Los Morancos epaimahaikideekin ere oso ongi moldatu gara», gaineratu du.
Ate asko ere zabaldu dizkie esperientzia honek. Programan egon zirenetik dei asko izan dituzte. «Saio dezente ditugu hitzartuta dagoeneko», onartu du errenteriarrak.
Break dance, Euskal Herrian estilo arrotza
Imanol Pesok txikitatik zuen begiz jota break dance dantza estiloa. «Telebistan ikusi nuen lehenengoz, eta asko gustatu zitzaidan», onartu du Pesok. «Uda batean lagun ingeles batek lehen zertzeladak erakutsi zizkidan, eta ondoren Irungo talde batekin jarri ginen harremanetan. Bertan hobetu genuen gure teknika anaia eta biok. Gaur egun, bertako partaide gara beste sei lagunekin», gaineratu du.
Ikusgarria da oso Samu Crew taldeak jorratzen duen musika estiloa. «Entrenamendu asko behar dira, baina break dance-a ez da dirudien bezain fisikoa. Indar fisikoa baino, oreka da garrantzitsuena», azaldu du Pesok.
Euskal Herrian break dance estiloa ez dago barneratuegia. Samu Crew taldeaz gain, Eibarren eta Zarautzen ere talde bana dago. «Bartzelonan, edo Espainiako zenbait herritan, talde asko eta asko daude», dio Pesok. «Guk, estiloa sustatu nahi dugu, horregatik ematen ditugu Irunen ikastaroan dohainik», gaineratu du.
Proiektu berria
Tu sí que vales saioa parte hartu zuten zenbait talde proiektu bakar batean bildu dira. «Horrela ikuskizun anitz bat sortu nahi dugu. Proiektu aurrera doa, eta ondo atera daitekela uste dugu», azaldu du Pesok.
Horrez gain, Irunen egiten den break dance txapelketak sona hartzea du beste helburua Samu Crew taldekoek. «Bilbon egiten den Break on stage jaialdiaren antzekoa izatea nahiko genuke», gaineratu du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.