
Tomas Garbizu Musika Eskolako akordeoi jotzaileak, bihar, Elgoibarren
Musika
Aurten seigarren Akordeoi Topaketa egingo dute eta hamar soinu jotzaile lezoar izango dira bertan
lorea muguruza
Urtero bezala, aurten ere Tomas Garbizu Musika Eskolako akordeoi jotzaileek Elgoibarren (Gipuzkoa) ospatuko den VI. Akordeoi Topaketan parte hartuko dute. Hamar izango dira soinua jotzeko duten abilezia erakutsiko duten ikasleak Joxean Anduaga akordeoi irakaslearen laguntzarekin batera.
Akordeoi Topaketa egiten dela seigarren urtea da aurten, eta antolatu den guztietan herriko musika eskolako ikasleek parte hartu dute. Topaketaren helburua lehiaketa ez den arren, urtero emaitza aipagarriak lortu dituzte lezoar soinu jotzaileek. Ikasleek jotzen duten mailaren arabera, puntuazioa jasotzen dute parte-hartzaileek eta dominak banatzen dira.
Hamabi ikasleekin batera, beren gurasoak ere joango dira Elgoibarrera, eta han Euskal Herriko txoko guztietatik joandako 800 akordeoi jotzaile ingururekin elkartuko dira.
341 soinu jotzaile eta 10 abesti entseatuak
Akordeoi Topaketara joan aurretik hamar kantu entseatu dituzte Tomas Garbizu Musika Eskolako akordeoi jotzaileek. Izan ere, Elgoibarren bertan, 341 soinu jotzailek batera zenbait abesti joko baitituzte elkarrekin. Honako abestiak joko dituzte hain zuzen: Agurra, Beti Elgoibar, Euskal Musikaren Gorespena, Place au Tirol, Charleston time, Erraldoien Balsa, Rigodon, Ezpata Joko Nagusia, Lurra eta YMCA.
Hamar abesti jotzeaz gain, 345 abeslari ere izango dira jotako kantuak laguntzen. Hein berean, Elgoibarko dantza taldea, banda eta dultzaineroek emanaldiak eskainiko dituzte, bai Elgoibarko kiroldegian, zein herriko kaleetan zehar kalejiran.
Goizean goizetik
09:00etan elkartuko dira kontzertuetan parte hartuko duten soinu jotzaileak, abeslariak, dantzariak eta abar Elgoibarko kiroldegian entsegu txiki bat egiteko. Hamaiketakoa egin ondoren, berriz, kalejiran irtengo dira herriko kaleetan zehar.
Ordu eta erdiko kalejira egin eta gero, Elgoibarko kiroldegira joango dira berriz ere, eta han kontzertu nagusia eskainiko dute aldez aurretik entseatutako hamar abestiekin, 13:00etatik aurrera.
2006an Lezon izan zen
Orain dela bi urte Lezon ospatu zuten Euskal Herriko akordeoi jotzaileen urteroko Akordeoi Topaketa. 2006. urteko Lesoinu Aste Pedagogikoa bukatzeko ekitaldi nagusia izan zen. «Egun zoragarria izan zen: eguraldia lagun izateaz gain, arrakasta ere handia izan zen», adierazi zuen orduan Joxean Anduaga akordeoi irakasleak.
IV. Akordeoi Topaketa hartan ere 800 bat soinu jotzaile bildu ziren herrian eta kalejiran aritu ondoren herriko kaleetan, Gurutze Santuaren plazan bildu ziren. Soinu jotzaileekin batera bederatzi abesbatza izan ziren, Murixka Dantza Taldea eta Elgoibarko dantza taldearekin batera.
parte-hartzaileak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
BEC-eko ekitaldirako izen-ematea
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan, Intxixu AEKn eta Garmendi txokolategian - 2008-11-28
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.