
Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute herrian
Zerbitzuak
Hilaren 7an eta 9an IAT estazio mugikorra egongo da Doneztebe plazan, 09:00etatik 14:30era
g. labandibar
Hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotorrak dituzten herritarrek herrian bertan izango dute azterketa teknikoa, Udalak jakitera eman duenez.
Hilaren 7an eta 9an 09:00etatik 14:30era, azterketa egiteko beharrezko guztia egongo da Doneztebe plazan, IAT estazio mugikorrarekin.
Hala ere, azterketa teknikoa egiteko aurrez ordua eskatu behar da 943 493 311 telefonora deituta, Udaltzaingora.
Azterketa egiteko, 22 euro ordaindu behar dira. Azterketa teknikoa ibilgailu mota honetan ere legez egin beharrekoa dela azpimarratu du Udalak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
Musika
II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.