
Elizalden kontzertu pedagogikoak egingo dituzte
Musika
Oraingoz, Ibargaingo musikariekin hiru kontzertu lotu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat
goiatz lAbandibar
Elizalde Herri Eskolan, lehen aldiz, kontzertu pedagogikoak antolatu dituzte, ikasleak musikaren mundura «hurbiltzeko».
Eskolako musika irakaslearen ideia izan zen Lurdes Lasa zuzendariak azaldu duenez. «Musikaren ingurunea ezagutzera ematea da asmoa».
Gainera, eskolako ikasleak izango dira musikarietako asko. «Euren ikaskideen aurrean joko dute, euren lanaren berri emango dute».
Ibargaingo musikariak, lehenengoak
Oraingoz, hiru kontzertu lotu dituzte, eskolan bertan eskaintzeko. Lehenengoa datorren asteartean, hilaren 8an, izango da.
Ibargaingo flauta taldeko musikariek Haur Hezkuntzako haurren aurrean joko dute, 4 eta 5 urteko ikasleen aurrean. Eurek «inauguratuko» dute zikloa.
Hilaren 24an eta 30ean ere herriko musika eskolako ikasleak hurbilduko dira Elizaldera: tronpetajoleak eta pianojoleak.
«Lehenengo, herrikoekin hasi gara», azaldu du Lasak. Hala ere, oraindik kontzertu pedagogiko gehiago lotzen ari dira Elizaldeko arduradunak.
Oraingoz saioak Haur Hezkunztako ikasleekin hasiko dituzte, «baina asmoa denborarekin Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere kontzertu pedagogikoak egitea da gure asmoa», esan du Lasak.
LHkoak, kontzertura
Horrez gain, hilaren 22an Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek ibilaldia egingo dute Donostiara, kontzertu batera.
«Kasu horretan, ez dira eskolara etorriko musikariak, baina tarteko bidea izango da», azaldu du Herri Eskolako zuzendariak.
Lurraren soinuak ikuskizuna ikustera eta entzutera joango dira. Haria, ahotsa eta perkusioa nahasten dituen multimedia ikuskizuna da hau.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.