Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Kostera hasi zenetik 800.000 kilo berdel deskargatu dituzte Pasaian

Arrantza

Inoiz baino ontzi gehiago ari dira berdeletan eta arazoak sortu dira harrapaketen inguruan

o. mitxelena

Arrantzaleek une goxorik bizi ez dutela gauza jakina da, baina berdelaren kanpaina ez doa gaizki. Gipuzkoako arrantzaleen buru eta San Pedroko kofradiako lehendakari Jaime Tejedorrek aditzera eman duenez, kostera hasiz geroztik 800. 000 kilo inguru berdel deskargatu dituzte San Pedron.

Atzo bertan, hiru ontzik deskargatu zuten Pasaian, eta guztiak berdelez lepo porturatu ziren. 1400 kaxa batek, 1000 inguru bigarrenak... Gau guztia arrantzan eman ondoren, nahikotzat jo zituzten arrantzaleek harrapaketak.

Akordio baten bila

Antxoaren kasuan arazoa espeziearen eskasia bada, berdelaren kasuan bestelakoa da orain sortu den arazoa. Lehen berdela harrapatzen ez zuten askok, besterik ezean, berdeletan ari dira orain, eta horrek gehiegizko ustiaketa eragin du. Merkatuan komeni baino berdel gehiago ari da sartzen, eta horrek arazoak sorrarazi ditu. Lehengo asteazkenean, Gipuzkoako hainbat arrantza ontzi Xixongo (Asturias, Espainia) portura berdela deskargatzera zihoaztela, baimena ukatu eta etxera bueltatu behar izan zuten berdelarekin.

Bertako arrantzaleak kexu dira eta gertatu zitzaiena «legez kontrakoa» dela diote. Izan ere, Tejedorren arabera, ez baitago oraingoz berdelaren harrapaketak arautzeko legerik.

Akordio adosteko helburuz Hondarribian bildu ziren atzo bertako arrantzaleak. Proposatu dizkieten kupoak onartzeko prest daude, baina, kupo horien kudeaketa egunero egin baino, astero egitea eskatzen dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa