
Langileak esplotatzea leporatuta, atxiloketak izan dira Errenterian
Gizartea
'Doner Kebap' jatetxeetan paperik gabekoak «modu antolatuan» esplotatzen zituztela uste du Polziak
olatz mitxelena
Langileak esplotatzea leporatuta hiru pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak. Atxiloketak Errenteria-Oreretan eta Donostian izan dira. Doner Kebap izeneko jatetxeetako jabeak dira atxilotutakoak, hirurak Pakistandarrak. Polizia iturrietatik zabaldu dutenez, gutxienez hamaika pertsona esplotutu dituzte, guztiak paperik gabekoak. Paperik gabeko langileak «modu antolatuan» esplotatzea egozten diete.
Poliziaren arabera, atxilotuek «dirua zuritzeko» erabiltzen zituzten jatetxeak. Dirua «legez kanpoko pertsonen trafikotik», obretako langileak esplotatzetik eta «pisu pateren» errenta altuetatik lortzen zutela eman dute aditzera Polizia iturriek.
Bestalde, paperik gabeko hamaika langileei «halakoetan ezartzen zaien legeria aplikatu» dietela esan dute.
Errenterian bi miaketa
Errenteria-Oreretan dauden izen horretako bi jatetxeetan miaketak egin ditu Polizia Nazionalak. Jatetxe bat Iztietan dago, eta bestea Kaputxinoetan. Donostian Doner Kebap kateak dituen beste lau jatetxeak miatu dituzte baita ere. Donostiako Mirakruz kalean dagoen jatetxean, hain zuzen, «pisu patera» gisa erabiltzen zutena topatu dute. Esplotatutakoak han egoera penagarrian bizi zirela uste dute. Pisuan hamar koltxoi, bainugela bat, hozkailua eta telebista aurkitu dituzte
Auzian lagun gehiago egon daitezkeela inplikatuta uste du Poliziak, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egoterik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.