
Inaxio Arozenak brontzea lortu du Espainiako lehian
Igeriketa
Gipuzkoako errekor berriak ezarri ditu 1.500 eta 400 metro estilo libretako proban, Espainiako Txapelketan
goiatz labandibar
Inaxio Arozenak Gazteen Mailako Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu berri du 1.500 metroko proban. 400 metro estilo librean zazpigarren postua eskuratu du Arozenak.
Gainera, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko igerilari gazteak Gipuzkoako errekorra hobetu du, 17 urteren buruan. Orain, 15:57:07ko denbora da Gipuzkoako errekorra 1.500 metrotan. Hamabost minutu, berrogeita hemeretzi segundo eta zazpi ehuneneko, alegia.'
400 metrotan ere, errekorra
Bitxikeria gisa, aurreko errekorra Beñat Juaristi azpeitiarrak egin zuen, Arozena jaio eta bi egunetara. Gainera, Xixonen (Asturias, Espainia) egin dute biek errekorra.
400 metrotan Gipuzkoako marka hobetu du Arozenak. Hamasei urteren buruan, 4:03:16ko denboran ezarri du onena. Orain arte Iban Mateos tolosarrak zuen errekorra.
Orain, Absolutu Mailan
Espainiako Txapelketan Oarsoaldeako beste bi igerilarik ere hartu dute parte: Xabier Rodriguezek eta Sara Linazasorok.
Asteburu honetan Rodriguez, Linazasoro eta Arozena bera Palman (Balearrak, Herrialde Katalanak) daude Absolutu Mailako Espainiako Txapelketan lehiatzen.
«Laguntza gutxi»
Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak kirolari hauek hobetzen jarraitzeko «instituzioetatik laguntzak merezi» dituztela .
Arozenaren aurretik gelditu diren igerilariak 1.500 metrotan teknifikazio eskoletan entrenatzen dutela azaldu du Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak, «arerioek Inaxiok baino baldintza eta laguntza hobeak dituzte hobetzen jarraitzeko».
Beste kirolariek «ikasketak entrenamenduekin moldatuak eta diru laguntzak» dituztela azaldu du elkarteak. «Kirolariek merezi dute laguntza euren jarduna ez dadin eten».
haur mailakoek 15 domina lortu dituzte
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
Musika
Neguko kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.