Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Liderra ezin izan du garaitu Pasajesek Don Boscon

Futbola

Banako berdinketa lortu zuen talde antxotarrak Astigarraga Mundarroren kontra; lehen postua puntu batera dute

lorea muguruza

Preferente Mailako 27. jardunaldia jokatu zuen atzo Touring taldeak Aretxabaleta taldearen kontra eta ez zuen garaipena erdiesterik lortu banako emaitzarekin bukatu baitzen partida.

Lehen Erregionaleko Mailan, berriz, 25. jardunaldia zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Beti Onak Irun taldearen kontra 1-0 irabazi zuen; Allerruk, berriz, 4-1 menderatu zuen Tolosa taldea sailkapen nagusian bien artean dagoen aldea handituz. Pasajesek, ordea, banako berdinketa lortu zuen Astigarraga Mundarro taldearen kontra. Beraz, lehen postura igotzeko punturik ez du lortu talde pasaitarrak, sailkapenean Astigarraga Mundarro liderrarengandik puntu batera jarraitzen baitu.

Pasajesek ez du lehen postua eskuratu

Partida hasi eta hirugarren minutuan Eneko Maritxalarrek sartu zuen pasaitarren gola. Norgehiagoka ongi hasi zuen Pasajesek, baina astigarragarrak baloiaren jabe ziren. Gol aukera garbiak izan arren, ez zuten kontrarioaren aterik zulatzerik izan.

Bigarren zatian ez zen egoera gehiegi aldatu. Pasajesek gol aukera gehiago izaten jarraitzen zuen, baina zorterik gabe. Astigarragarrak gol usainean zebiltzan eta azkenean 75. minutuan gola sartu zuten.

Horrez gain, epaileak Mikel Salazar Pasajeseko atezainak kanporatu zuen, ustez arbitroari esandako zerbaitengatik.

Touringek ez du azken postua utzi

Banako berdinketa lortu zuen Touringek Aretxabaletaren kontra, eta lortutako puntu bakarrak ez dio sailkapenean gora egiterik utzi.

Touring indarrik gabe aritu zen jokoan eta hori aprobetxatu zuten aretxabaletarrek 22. minutuan aurretik jartzeko. Gol aukerak izan ziren bi taldeen aldetik, baina atea zulatzen ez zuten asmatu.

Allerruk Tolosa garaitu du

Allerruk partida ezin hobea egin zuen atzo. Norgehiagoka hasi orduko Iñigo Fernandezek langa jo zuen kornerretik ateratako baloi bati esker. Baina berehala sartu zuen gola Danik.

Allerruk gol aukera gehien izan zuen taldea izan zen arren, baloiaren jabe tolosarrak ziren. Hala ere, Allerruren atea zulatu zuten 17. minutuan.

Bost minutu geroago Allerruren alde penaltia adierazi zuen epaileak eta Asier Larreak sartu zuen atezainaren aldaratzea aprobetxatuz. Ez zen hor bukatu, ordea, gol jarioa: hamar minutu geroago Danik sartu zuen hirugarren gola, atezainari izkin egin eta gero.

Bigarren zatian zelai erdiko jokoa nagusitu zen eta ez talde batek ez besteak ez zuen aparteko gol aukerarik izan.

Hala ere, talde zuri berdeak laugarren gola sartzea lortu zuen: 75. minutuan Erlantzi ezker aldetik egindako erdiraketa bati esker, tolosarren atezainari izkin eginda gola sartu zuen jokalari gazteak.

Beti Onak jaitsiera postuak atzean utzi ditu

Partida gogorra izan zuen Beti Onak Irunen kontra, izan ere, jaitsiera postuetatik ihes egin nahian baitzebiltzan gorritxoak, eta baita lortu ere.

Partida hasieran Irungo jokalariek zuten baloia, baina berehala berreskuratu zuten Beti Onakoek, eta horren lekuko izan zen 30. minutuan Andresek sartutako lehen gola, eta bakarra.

Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen, baina inork ez zuen kontrarioaren aterik zulatzerik izan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa