
Zarautzek irabazi du seniorretan, betelen estropada
Arrauna
Hibaikako seniorren ontziak bosgarren izan zen, eta neskak, azken postuan iritsi ziren helmugara
olatz mitxelena
Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren estropada Errenteria-Oreretan jokatu zen atzo, erlojupean. Seniorretan Zarautzek irabazi zuen estropada, kontrario zuzenak dituzten oriotarrei bi segundoko aldea atereaz. Hibaikako laukotea bosgarren izan zen, eta haien aurretik, laugarren postuan Trintxerpeko Illunbe B ontzia iritsi zen. Illunbeko A ontzia seigarren izan zen, eta C batela, azkena, Tolosaldeko batel mistoaren atzetik.
Jubeniletan Zumaiako Aita Marikoek irabazi zuten, eta Koxtapek uretaratutako bi ontziak laugarren eta seigarren postuetan iritsi ziren. Laugarren izan zen arrosen A ontzia eta seigarren B ontzia.
Nesketan, Tolosaldeko batela izan zen nagusi, eta azkenak, aldiz, Hibaikakoak. Pasai Donibanekoak laugarren postuan irit si ziren.
Kadeteetan, Sanpedrotarra nagusi
Eskualdeko ontzien arteko garaipen bakarra San Pedrokoek lortu zuten atzo, Kadeteetan. Moreek beste behin irabazi zuten, eta beren taldeko sailkapenaren buru dira, 17 punturekin. Pasai Donibane-Koxtapek bi ontzi ditu kadeteetan: arrosen A ontzia seigarren izan zen eta B ontzia azkena, hamairugarren postuan. Illunberen batela hamargarren izan zen Kadeteetan.
Haurretan, Orioko neskak eta Hondarribiako mutilak nagusi
Arraunean irteten lehenak haurrak izan ziren, Oiartzun ibaiaren bi aldeetara bildutako ikusle ugariren txalo artean. Nesketan, Oriok irabazi zuen, Tolosaldeako batelaren aurretik. Hirugarren, sanpedrotarren batela izan zen, eta Koxtaperena seigarren. Illunbe azkenaurrekoa izan zen, bederatzigarren postuan.
Mutiletan Hondarribiako batelak irabazi zuen eta Pasai Donibaneko A ontzia bigarren izan zen. Arrosen B ontzia seigarren izan zen, eta aurretik Getariako bi ontzi eta Tolosaldeakoa izan zituen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Neguko kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-12-06
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.