
Gipuzkoako judoka gazteak Galtzarabordan elkartu dira
Judoa
Haurren Mailako GipuzkoakoTxapelketa herenegun jokatu zen kiroldegian, eta dozenaka haurrek parte hartu zuten
jon gonzalo
Gipuzkoako judoka gazteen topalekua izan zen Galtzarabordako kiroldegia, herenegun goizean. Gazte Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketan dozenaka haurrek parte hartu zuten, eta antolatzaileak gustura gelditu ziren. «Oso ekitaldi jendetsua izan da. Parte-hartze zabala izan dugu, eta ikustera ere jende dezente etorri da. Oso pozik gaude», azpimarratu zuten Gipuzkoako Judo Federaziotik.
Eskualdeko judoken dominak
Errenteria-Oreretako Sayoa Judo Elkarteak txapelketaren antolakuntzan parte hartu zuen, baina elkarteko judokek ezin izan zuten dominarik eskuratu.
Eskualdeko judokek, ordea, emaitza onak lortu zituzten. Lezoko Allerru taldekoak dira horren adibide. Urrezko hiru domina, zilarrezko beste hiru eta brontzezko bi lortu zituzten.
42 kiloz azpiko mailan, Lezoko Aritz Sagarzazuk lortu zuen urrea eta Jon Ander Ezpondak zilarra. Lezoko bi judoken arteko finala oso parekatua izan zen, baina azkenean urrezko puntua Aritz Sagarzazuk irabazi zuen. Urrezko beste bi dominak Maider Palavecinok eta Ane Cazorlak lortu zituzten.
Jon Duranek eta Xabier Eizagirrek, berriz, zilarrezko dominak eskuratu zituzten 46 eta 66 kiloz azpiko mailetan, hurrenez hurren. Brontzezko bi dominak, azkenik, Daniel Plankos eta Beñat Gainzarentzako izan ziren.
Judoka oiartzuarrek, bestalde, beste urrezko domina bat eskuratu zuten. Miren Idarretak irabazi zuen, 48 kiloz azpiko mailako proban. Etorkizun handiko judokak daude, beraz, eskualdean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.