Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Azken agurra eman diote Meltxor Guruzeaga pilotari ohiari

Gizartea

Ostiralean hil zen, 96 urterekin; zesta-puntako jokalari handia izan zen, mundu osoko frontoietan jokatuz

erredakzioa

Meltxor Guruzeaga pilotari ohi errenteriarraren aldeko hileta elizkizunak izan ziren atzo arratsaldean Iztietako San Jose Obrero elizan, dozenaka lagun elkartuz. Joan den ostiralean zendu zen Guruzeaga zesta-puntako jokalari ohi handia, 96 urterekin, azken urteotan Beraungo Sanmarkosene egoitzan bizi ondoren.

1911n Santso Enea kalean jaioa, pilotari familia zuen Meltxor Guruzeagak. Aita, Meltxor hura ere bai, xisteran aitzindarietakoa izan zen; Mauser izeneko xistera berak asmatu zuen.

Guruzeaga gazte hasi zen pilotan, eta berehala erakutsi zituen bertute handiak. 17 urterekin Madrilera joan zen, arrakasta handia lortuz han.

Kubatik New Yorkera

Kubara joateko aukera suertatu zitzaion ondoren; denbora gutxi han, eta, itzulita, Donostia eta Madril artean aritu zen.

36ko gerra hastean, Ameriketara itzuli zen, Caracasera (Venezuela). Handik gutxira New Yorkera joatea egokitu zitzaion, 44. Hiribidean arituz.

New Yorketik, aldiz, Mexikora: han pilotaleku eder bat inauguratu zuen, Metropolitano izenekoa, eta hainbat urte eman zituen han.

Japoniarrak Filipinetan

Ondoren, urte asko egin zituen Manilako (Filipinak) Jai Alaiean, baina 1950ean gerrak harrapatu zuen, eta urte gogorrak pasatu behar izan zituen. Japoniarrak herrialdean sartu eta txikizioak eragin zituzten. Rafa Bandres kazetariak Gente de Errenteria liburuan gogorarazitakoaren arabera, «japoniarrek hainbat pilotari hil zituzten, eta Francok eskutitz bat idatzi zien Japongo agintariei, hilketengatik kexu».

1956an itzuli zen Euskal Herrira, eta taxilari gisa hasi zen lanean Errenteria-Oreretan, Biteri kaleko geltokian. 20 urte baino gehiago egin zituen, erretiroa hartu arte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa