
Adin txikikoen zentroa «kaltegarria» den aztertuko dute biharko udalbatzarrean
Udala
Zentroa «herri intereserako kaltegarria» den delkaratzeko espedientea hasi edo ez erabakiko dute
lorea muguruza
Apirileko udalbatzarra bihar egingo dute udaletxeko pleno aretoan, 19:00etatik aurrera. Hogeita bat puntu izango ditu aipatutako udalbatzarrak eta tartean bost mozio daude.
Hogeita bat puntu horietako batean Altamirako Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 lokaletan adin txikikoen harrera zentroa jartzea «herri intereserako kaltegarri» deklaratzea erabakiko dute. 2006ko urriaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrean adin txikikoen harrera zentroa irekitzeko jarduera lizentzia ematea erabaki zuten, baina akordio hori atzera bota eta «egintza kaltegarri» gisa onartu edo ez aztertuko dute.
Hein berean, 107 poligonoko 2-A partzelaren salmentaren inguruko udal akordio batzuk «kaltegarritzat» jotzea ere mahai gainean jarriko dute.
Zinegotzi karguari uko egitea
Biharko udalbatzarrean, era berean, Aroia Goienetxea Egibar EAJko zinegotziaren «karguaren uko egitearen kontu hartzea»<\q>izango da hasieran jorratuko den puntuetako bat.
Iazko maiatzeko hauteskundeetan EAJ alderdiko hiru hautagaiek hartu zuten kargua, Kepa Garbizuk, Jexux Mari Martiarenak eta Aroia Goienetxeak. Orain berriz, kargu hori utziko du.
Horrez gain, pasa den astean Udalak jakitera eman zuen bezala, Gipuzkoak Foru Aldundiak Portuko Plan Berezia eta Konpatibilizazio Plana tramitatzen hasi izanagatik helegitea jarri edo ez erabakiko dute biharko udalbatzarrean.
Hala ere, Udalak Lezoko Portuko Gunea antolatzeko Plan Bereziaren tramitea hasi edo ez eztabaidatuko du.
Serviociok kudeatuko ditu kiroldegia eta igerilekuak
Aipatutako puntu nagusiez gain, Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekua orain arte egin duen bezala Serviocio enpresak kudeatu dezan eztabaidatuko dute, baita Tomas Garbizu Musika Eskolako tasak onartzeko diktamena ere.
Mahai gainean izango diren bestelako gaiak nagusiki hirigintzaren arlokoak izango dira. Alde batetik ,Udalak Usukoar Promociones enpresarekin egindako hirigintza hitzarmena izango da eta bestetik, Sektore 1eko bi lursailen Xehetasun Azterlanak behin betikoz onartzea aztertuko dute, besteak beste .
Bost mozio desberdin aurkeztu dituzte biharko
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Neguko kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-12-06
Musika
II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.