
Primerako giroan ospatu du Finalista Eguna Itsastarrak-ek
Trintxerpe
Euskal Herriko zeharkaldia bukatu duten bi lagunak omendu dituzte, baita lehiaketetako irabazleak ere
o. mitxelena
Herenegun ospatu zuten Itsastarrak Mendi Taldekoek Finalista Eguna, Ibantelli mendian. Taldeko kide Josetxo Dominguezek jakinarazi duenez, 65 lagun inguruk parte hartu zuten mendi taldeak urtero antolatzen duen festan.
Ibantelli mendia igo zuten lehenik Itsastarrak-ekoek, eta gailurrera iristerakoan, iaz mendi taldeak antolatutako lehiaketetan irabazle suertatu zirenei dominak banatu zizkieten.
Edonola ere, herenegungo ekimenik garrantzitsuena ondoren etorri zen, Etxalargo Bentan egin zuten Anaitasun Bazkariaren ondoren. .
Euskal Herriko zeharkaldia
Iza n ere, Itsastarrak-ek postreetarako utzi baitzuen Euskal Herriko Zeharkaldia bukatu duten taldeko bi lagunei egin dieten omenaldia. Felix Barbadori Euskal Herriko mapa eta berak egin duen ibilbidea irudikatzen duen koadroa oparitu zioten bazkaldu ondoren, baita Iñigo Alegreri ere, azken hau bazkaltzera joan ez arren. Oraingoz, zeharkaldia osorik bukatu duten taldeko bi kideak dira. Euskal Herriko zeharkaldiak 19 etapa ditu, eta bi urte eta erdi behar izan dituzte osorik bukatzeko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
Euskal Herria vs Espainia kick-boxing txapelketa
OIARTZUN, - 2008-12-06
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.