Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Aralarrek Udaleko batzar informatiboetan parte hartzeko eskaera egin du

Politika

Herriko politikagintzan parte hartzeko asmoz, Udalean aurkeztu dute eskaera, eta baiezkoa ematea espero dute

jon gonzalo

Aralar alderdiak Udaleko batzar informatiboetan parte hartzeko eskaera egin du. Martxoan aurkeztu zuten eskaera Errenteriako Udalean, eta erabakia hartzearen arduradunek baiezkoa ematea espero dute. «Alkateak trabarik ez jartzea espero dugu, baietz esango digutelakoan gaude. Gure asmoa batzar informatiboetan parte hartzea da, eta herriko politikagintza gertutik jarraitzea. Hartzen diren erabakien berri bertatik bertara jakin nahi dugu, eta eztabaidetan parte hartu. Gauza bera egiten dugu Lezoko, Oiartzungo, Hondarribiko eta Irungo udaletan», azpimarratu zuen Iñigo Imaz Aralarko kideak.

Hauteskundetako emaitzekin gustura

Martxoaren 9ko hauteskundetako emaitzekin «gustura» azaldu ziren atzo Aralarko kideak. «665 boto lortu genituen, aurreko hauteskundeetan baino ehun boto gehiago. Emaitza onak dira, ez baita ahaztu behar politikariek boto eraginkorraren aldeko kanpaina egin zutela», azaldu zuen Imazek.

Herriko ia auzo gehienetan boto gehiago jaso dituztela azpimarratu zuten Aralarko kideek, eta hori alderdia sendotzen ari den seinale dela azpimarratu zuten: «Alderdi txikia gara, baina handitzen joateko aukera dugu. Errenteria Gipuzkoako hirugarren herri handiena da, eta bertan pisu handiagoa izateko lana egingo dugu aurrerantzean».

Zabortegiaren auzia

San Markoko zabortegiaren auziarekin amaitzeko lanean ari dira Aralarko kideak. Zabortegia ixteko plana aurkeztuko dute aurki erakundeetan: «Zabortegia berandu baino lehen ixtea komeni da, eta guk helburu hori gauzatzeko plana osatu dugu. Helburua zabortegia ixtea eta, bertan, hiritarrentzako berdegune bat sortzea. Izan ere, gaur egungo egoera ez dago gehiago jasaterik», adierazi zuen Imazek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa